Amaitu dira Eako Poesia Egunak

Bizkaie! 2019-06-06 08:10   Kulturea

Ziklo bat amaitu dabelakoan, ekimena bertan behera itxiko dabe antolatzaileek.

Argazkia: Eako Poesia Egunak | Ikusi handiago | Argazki originala

Porrot eder bat da adioa izeneko idatzi bategaz iragarri dabe barria Eako Poesia Eguneko antolatzaileek: Igazko 15. edizinoaren ostean ez da 16.ik egongo, ez aurten ez hurrengo urteetan. Pausatu, ziklo eder baten amaierea dalako, dino testuaren lehenengo esaldiak. Eraldatzen segidu nahi dabe, baina barritzaile izateak etena eskatzen dauela garbi daukie. Hutsunea eta zuloa sentidu eta sentiduarazoteko, dino idatziak beherago.

Kulturea etenbako mobimenduan bizi dalako, eta ez dalako kudeaketa hutsa, literaturearen plazan konfiantzea dabela azaldu dabe antolatzaileek. Poesia Egunen oinordeko izango diran beste ekimen batzuk sortuko diralakoan dagoz. Eara urterik urte etorri diran sortzaile, hizlari, ilustratzaile, editore, zaletu eta ganerako bidelagunei eskerrak emon deutsiez, danak beharrezkoak izan diralako. Eako Poesia Egunak ez dira ezinbestekoak izan ez izango euskeraz egiten dan kultureak aurrera egin deian, zehaztu dabe.

Baikortasunez begiratzen deutsie geroari, hari barria etenda bide barriak josteko aukerea izango dabelako. Beste hari bati segitzeko intuizinoa eta gogoa jaio jakuz eta laster helduko deutsagu hari barri bati, agindu dabe. Deskantsua hartzeko eskatzen deutse gorputzak, baina buruak egitasmo barrietan arakatzeko gogoa. Poesiazaleei beste plaza batzuetan alkartzeko konbita eginez amaitzen da oharra.

Eako Poesia Egunak 2004an egin ziran lehenengo aldiz, herriak Gabriel Arestigaz eukan zorra konpontzeko asmoz. Harrezkero, ekimena sendotu eta poesiazaleen agendetan finkatu da, urteroko hitzordu bihurtuta, beti garagarrilean. Herrikoia eta aldi berean barritzailea izateko asmoa beti gogoan euki dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu