Bost artista aukeratu ditue Getxophotoko Open Call atalerako
2019-05-16 13:29 KultureaMundu guztiko 197 argazkilari aurkeztu dira aurtengo deialdira.
Getxophoto, Irudiaren Nazinoarteko Jaialdia, irailean egingo dabe, urtero legez. Azken urteetan arrakasta handia izan daben ataletako bat da Open Call izenekoa, mundu guztiko argazkilari zein artista bisualei zabaldutako deialdia dalako.
Aurtengo deialdi edegira aurkeztutako guztien artean, epaimahaiak bost proiektu aukeratu ditu. Oinarrietan lau proiektu aukeratuko zituela esan eben Getxophotoko arduradunek, baina jasotako proposamenak horren kalidade handikoak begitandu jakez, ze bat gehiago sartu dabe egitarauan.
Antolatzaileen arabera, mundu guztiko 35 herrialdetatik heldu jakez 197 proposamen. Besteak beste, Hungaria, Islandia, Libano, Taiwan eta Uruguaytik aurkeztu dira artistak. Horreetatik guztietatik, epaimahai espezializaduak 15 finalista hautatu ditu, eta, azkenik, bost sartu ditu behin betiko programan.
Post Homo sapiens, etorkizuna programau esalditik abiatu behar izan dabe artistek euren proposamenak aurkezteko. Hori izango da 2019ko Getxophotoren leloa, gizateriaren etorkizunaren eta etorkizun honek eskaintzen dituan aukera ugarien inguruan gogoetea egiteko asmoz.
Open Call 2019ko irabazleak honeek dira:
Haley Morris-Cafiero: The Bully Pulpit.
Jaakko Kahilaniemi: PAST-IT.
Federico Estol: Shine Heroes.
Claudia Gori: The Sentinels: electro sensivity in Italy.
Ezio D'Agostino: NEOs.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!