Bizkaiko Jantzari Eguna Sestaon ospatuko da maiatzaren 19an

Bizkaie! 2019-05-16 10:27   Kulturea

Sestaon, maiatzaren 19an, Las Llanas futbol zelaian izango dira jantzak.



Bizkaiko Jantzari Egunaren egitaraua:

10:00 Taldeakaz batzarra.

10:30 Kalejirearen hasierea.

Jantzari Jantzakoek kalejirea egingo dabe zuzenean zelaira sartzeko.

Beste jantzariek kalejirea egingo dabe prestaketa eremura heldu arte.

11:00 Jantzaldia. Programea:

- Jantzari Jantzea. Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikiak, Banangoa, Binangoa, Launangoa, Makil Jokoa, Txontxongiloa.

- Ibarzabal

- Gipuzkoako jantzak. Agurra - Zinta jantzea.

- Jolas jantzak (Txiki-Ertainak). Txulalai, Zapatain jantzea, eta Baztango Esku jantzea.

- Eltziegoko jantzak. La danza - Arbol-Jotea.

- Kaixarrankea.

- Gorulariak. Domingillo-Arku jantzea.

- Jauziak (Txiki-Ertainak). Marianak, Grabo eta Larraburu.

11:00 Kiosko plazan, Folklore Azokea.
16:30 Kiosko Plazan, erromeria Luhartz taldeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu