Zazpi Kaleak Bilbao alkarteak 50 urte bete ditu
2019-05-03 10:41 KultureaEider Txarroalde buru dauen Zazpi Kaleak Bilbao Alkarteak 50. urteurrena ospatuko dau gaur, maiatzak 3.
Eider Txarroalde (Jesus Optikea) buru dauen alkarteak apirilaren 25ean betetako 50. urteurrena ospatuko dau gaur barikua, maiatzak 3. Bilboko Euskal Museoan izango dira ekitaldiak. Izen barria eta jokabide barria estreinauko ditu alkarteak, izan be, denda, ostalaritza eta enpresa guztiak gogoan hartu gura ditue aurrerantzean.
Rafael Gardeazabal da Bilbaodendak Alkarteko presidente barria
Rafael Gardeazabal, Derby-ko jaube eta gerentea, 70 urteko jarduerako erreferentziazko gizon moda dendea, bilbaoDendak alkarteko presidente aukeratu dabe. Gardeazabalek Aitor Elizegi ordezkatuko dau, honek Bilboko merkataritzea eta turismo jarduerea sustatzeko alkartearen urte biko agintaldia amaitu ostean.
bilbaoDendak-eko arduradun nagusi barriak Derby Gardeazabaleko hirugarren-belaunaldi familiarra bere gan hartu eban, 1948an Alde Zaharreko Posta kalean lehenengo aldiz zabaldu zeben saltokia eta 1965etik Urkixo Zumarkaleko 6 zenbakian dagoana. Neurrira egindako zerbitzua zein marka ospetsuenen Prêt-à-Porter modea eskaintzen dauen jostundegi eta alkandora-dendea da, bilbotarrek hain gustuko daben ingeles estiloa nabarmenduz. Derby Gardeazabal saltokiak bere ibilbide arrakastatsuan hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, bilbaoDendak-eko Etorkizuna dauen Tradizinoa Saria, eta aurten Bizkairedek emondako 70 urte Bilbon saria.
bilbaoDendak, Bilboko merkataritza-sektorea suspertzeko alkartea, irabazi-nahirik bako alkarte publiko-pribatua da. Instituzino, enpresa eta enpresa-alkarte honeek parte hartzen dabe bilbaoDendak erakundean: Bilboko Udala: Bilbao Ekintza, Bilboko merkataritza-ganberea, El Corte Inglés, Zubiarte merkataritza-gunea, Ribera Merkatua eta 12 merkataritza alkarte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!