Azkuna Zentroak Maison des Auteurs-egaz hitzarmena sinatu dau

Bizkaie! 2019-05-03 08:02   Kulturea

Hitzarmenak, sorkuntzea, komikia zabaltzea eta ilustrazinoa bultzatzea ditu helburu.



Azkuna Zentroa
, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Zentroak, komikiaren apostua berreskuratu dau Angoulêmeko Maison des Auteursen, Cité internationale de la bande dessinée et de l'image agenteagaz sinatutako lankidetza hitzarmen baten bidez.

Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak, erakunde horregaz hitzarmena sinatu dau, komikia eta ilustrazinoa bultzatzeko helburuagaz.

Azkuna Zentroaren Proiektu-Programan aurkezten dan legez, ilustrazinoa eta komikia zentroaren programazinoaren ardatz dira, sorkuntzea, zabalkuntzea eta hezkuntzearen ikuspuntuetatik eta Mediatekea barriztetako prozesuaren barruan kokatzen dira.

Azkuna Zentroak, Euskal Herri mailan komikiaren inguruan erreferente bilakatzeko hainbat jarduera sustatuko ditu eta Europako sorkuntza artistikoaren erreferente dan Angoulêmeko Cité internationale de la bande dessinée et de l'image erakundeagaz sinatutako lankidetza hitzarmen hau aurrerapausu garrantzitsua da.


Komikien egoitzea

Sinatutako hitzarmenari esker, Azkuna Zentroa eta Maison des Auteurs erakundeek komikiaren egoitza ezbardinak abian jarriko ditue, sorkuntzea sustatu eta laguntzeko sorkuntzearen alkartrukea. Hitzarmenak, 2010ean hasitako laguntzailetzea berreskuratuko dau balio gehiago emonez eta aurrerapausua emonaz talentu sortzailea bultzatzeko. Egoitzok ilustrazinoaren, komikiaren eta beste hainbat diziplinen artistei eta eskola erakundeei zuzenduta dagoz.

Zentroaren zuzendaritzan nabilenetik beste espazio eta kultura garaikidearen proiektuakaz alkarlanean ibilteko sare barriak sortzeko helburua izan dot. Gure edukia aberastu, sorkuntza kultural garaikidea bultzatu eta komunidade bat sortu egiten dauen alkarrizketaz gabiz, adierazo dau Fernando Pérezek.


Komikia Azkuna Zentroko Mediatekan

Mediateka BBK jardueron gune nagusia izango da; espazio honek komikien 7.000 izenburu batzen ditu (helduentzako zein umeentzako). Mueta (abenturak, eleberri grafikoak, superheroiak) eta hizkuntza ezbardinetan (euskerea, ingelesa, frantsesa, alemanierea...). Bilduma osoko ia-ia % 10 inguru, espazio honetan gehien ixten eta konsultetan dan bildumea.

Gaur egun, Mediatekea eraldatze prozesuan dago, izan be, hezkuntzarako eta sorkuntza kulturalerako espazio bat hartuko da ilustrazino eta komikiari aparteko garrantzia emonez.

 

La Cité internationale de la bande dessinée et de l’image

Charente departamentuaren Kultura eta Komunikazino ministerioaren eta Angoulême uriko eta Aquitania Barria eskualdearen arteko lankidetza estuari esker, Cité internationale de la bande dessinée et de l'image erakundeak komikiaren museoa, erakusketa espazioak, ondare-liburutegia, espezializautako herri-liburutegia, dokumentazino zentroa, artisten nazinoarteko egoitzea, (la maison des auteurs, egileen etxea), konsulta-liburutegia, arteko areto bi eta esperimentazino eta ikerketa aretoak, hitzaldietarako zentroa eta jatetxe panoramikoa hartzen ditu.

Charente ibaian zehar edo inguruko hiru eraikin bikainetan banatuta dago. Herria, departamentuan sortu dan irudiaren inguruko erakargune handiaren erdigunean kokatzen da, bertako zein nazinoarteko ospea emonez eta Angoulême komikiaren uriburu legez aldarrikatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu