Galdutako antxinako ohitura bat berreskuratu gura dau Sopelak

Bizkaie! 2019-04-26 10:40   Kulturea

San Pedroko parrokian hasi eta Munarriraino heltzen zan erregute-prozesinoa antzeztu gura da.

Urriko Europako Ondare Jardunaldiak dirala eta Sopelako Udalak oinezko ibilbide gidatu bat antolatu nahi dau, San Pedroko parrokian hasi eta Munarriraino heltzen zan antxineko erregute-prozesinoa antzeztuz. Ohitura hori denporan eta memorian galdu egin da.

Ahalik eta informazino gehien batzeko helburuagaz, Udalak herritarrei euren ezagutzak eta euskarri desbardinetako materialak konpartiduteko zein antzezlanean parte hartzeko gonbita egin deutse sopelostazrrei. Gauzak holan dirala, ekimenean lagundu nahi dabenek informazinoa edota materiala Sopelako edozein turismo bulegora eroan leikie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu