35 konpainia Gasteizko XIV. Kaldearten

Bizkaie! 2019-04-26 08:05   Kulturea

Bagilaren 7tik 9ra egingo dabe kaleko arte eszenikoen jaialdia.

Formatu handiko, ertaineko eta txikiko ikuskizunak programau ditue Kaldearte jaialdiaren 14. edizinorako, kaleko arte eszenikoak publiko guztiari hurreratzeko asmoz. Estibaliz Canto Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak azaldu ditu nondik norakoak.

Danetara, 35 konpainia etorriko dira Gasteizera, eta 70 ikuskizun eskainiko ditue. Tartean, erabateko estreinaldi bi egongo dira. Jatorriari jagokonez, zazpi konpainia gasteiztarrak dira, eta beste hamar, Euskal Herriko beste leku batzuetakoak.

Estibaliz Cantoren arabera, atzerritik datozan artisten artean aitatzekoa da Parisen finkatutako Teatro del Silencio konpainia txiletarra. 22 aktorek hartuko dabe parte Rumbo al cementerio ikuskizunean, eta eurakaz batera oholtzan egongo dira Gasteizko berrogei herritar boluntario. Kaldearteren inaugurazinoko ikuskizuna izango da txiletarrena.

Bagilaren 7an, 8an eta 9an egingo dabe Kaldearte. Oraingo edizinoan, konpainia kopuruari zein aurrekontuari eutsiko deutsegu; bariku arratsaldeko eta zapatu goizeko programazinoa handituko da, eta orain arte erabili ez diran beste espazio batzuk erabiliko doguz, berbarako Lanbideen Udal Lantegi-Eskolea, Musikearen ibilbidea eta landa-inguruneko espazio bat be bai, adierazo dau Cantok.

Egitaraua hemen.

Estibaliz Canto zinegotzia, Kaldearteren aurkezpenean (argazkia: Gasteizko Udala)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu