Bakearen Doinuak, maiatzaren 4an Gernikan
2019-04-25 11:25 Kulturea300 musikari, jantzari eta abeslarik igongo dabe oholtzara.
Gernikako Bonbardaketearen urteurrenaren inguruko fetxetan antolatzen dabe Bakearen Doinuak ikuskizun handia, uriko eta kanpoko talde eta artistak parte-hartzaile dirala. Aurtengoa zazpigarren edizinoa izango da, eta maiatzaren 4an, zapatua, egingo dabe, Jai Alai frontoian, Gernika-Lumoko Udalak jakitera emon dauenez. Sarrerak salgai dagoz Kultur Etxean, bost euroan.
Aurtengo ikuskizuna Artur Sustatxak zuzenduko dau. Bere aginduetara, 300 artista inguru egongo dira oholtzan, musikariak, jantzariak eta kantariak gehienbat. Hainbat taldek hartuko dabe parte: Udal Musika Eskolako abesbatzeak eta banda sinfonikoak, Andra Mari Koralak, Elai Alai jantza taldeak, Berbalagunak, Gernika Garretan Kultur Alkarteak... bertakoei jagokenez.
Beste herrietatik heldutako taldeen artean, hiru abesbatza egongo dira: Bermeo eta Mundakakoak, eta Angeluko Adixkideak.
Gabriel Faure konpositoreak sortutako piezak entzuteko aukerea egongo da, baita euskal musikako klasiko handien abestiak be, esaterako, Urko eta Benito Lertxundirenak. Korrontzi, Led Zeppelin eta Fito y los Fitipaldis be badagoz errepertorioan. Hortaz, danetariko estiloak entzun ahal izango dira, jantzaz lagunduta. Gerrearen eta pakearen arteko kontrastea sorkuntzearen bidez agirian jartea da ikuskizunaren ardatza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!