Kukai konpainiari Kulturearen Sari Nazionala emon deutsie

Bizkaie! 2019-03-20 11:03   Kulturea

Fernando Aramburu idazlea be saritu dau Espainiako Kultura Ministerioak.

'Erritu' da Kukairen azken sorkuntzea | Ikusi handiago | Argazki originala

Hainbat modalidadetan emon ditue 2017ko Espainiako Kulturearen Sari Nazionalak. Euskal sortzaileek irabazi dabe kategoria bitan, jantza sorkuntzearenean eta narratiban hain zuzen. Orain dala urte bi emon eben saritu guztien barri, baina ekitaldia orain egin dabe, Madrilen, Errege-erreginak eta José Guirao ministroa bertan dirala.

Jantzearen arloan, sari bi emoten ditue, eta sorkuntzearen atalekoa emon deutsie Kukai Jantza Taldeari. Jon Mayak 2001ean sortutako konpainiak sari ugari irabazi ditu bere ibilbidean, besteak beste Max Sariak, Leioako Umore Azokea eta Donostia Antzerki Saria.

Epaimahaiaren arabera, Kukairen sorkuntzea garaikidea da, baina euskal jantza tradizionala da abiapuntua. Beste estilo eta lengoaia artistikoakaz topo egiteko ahalegina egiten dau.

Gaur bertan, omenaldi publikoa egingo deutsie Kukairi Errenterian, taldea herri horretakoa da eta. Sari Nazionalagaitik ez eze, Kukaik bere ibilbide osoan egindako ekarpenagaitik eta jasotako errekonozimendu guztiakaitik omenduko dabe Jon Mayaren konpainia. Bide horretan alboan izan dituan hainbat sortzailek hartuko dabe parte ekitaldian: Iñaki Salvadorrek, Mireia Gabilondok, Andra Mari Abesbatzeak... Egunotan Mila esker, Kukai lemapean herritarrek idatzitako mezuak be emongo deutsiez.

Beste alde batetik, Fernando Aramburu idazle donostiarrari Narratibako Sari Nazionala emon deutsie. Aurretik liburu ezagunak argitaratu dituan arren, azkenaldion zeresana emon dauen Patria nabarmendu dau epaimahaiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu