'Inoiz ez erreala, beti egiazkoa' erakusketeak gaur zabaldu ditu ateak Bilbon
2019-03-14 13:27 KultureaErakusketeak 13 artistaren lanak dakarz.
Inoiz ez erreala eta beti egiazkoa liburuen liburu bat da; begien bistako kontakizun bat, denpora errealean. Testua testura, berbea irudi, liburua display eta erakusketa literarioa erakusketa bisual bihurtzeko prozesu hori azaltzeko helburua dauen esperientzia bat.
Kurt Caviezel, Cristina de Middel, Gonzalo Elvira, Oier Etxeberria, Kiko Faxas, Joan Fontcuberta, Verónica Gerber Bicecci, Alicia Kopf, Glenda León, Valérie Mréjen, Guillem Nadal eta Mabi Revuelta dira Xabier Salaberriak erakusketa honetarako pentsautako espazioan, besteen obrakaz sortutako eskultura baten, izango diran artistak.
Erakusketea, Gutun Zuria jaialdia baino lehenago hasiko da; Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia apirilaren 2tik 6ra izango da eta bertan, erakusketeak berak landutako kontzeptuak aztertuko dira.
Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen zentroak, Iván de la Nuez saiogile eta kritikoa izentau dau komisario.
Erakusketeak 13 artisten lanak dakarz. Guztiek artea genero literario modura ulertzen dabe, baita literaturea erakusketa-proiektu modura be. Kurt Caviezel, Cristina de Middel, Gonzalo Elvira, Oier Etxeberria, Kiko Faxas, Joan Fontcuberta, Verónica Gerber Bicecci, Alicia Kopf, Glenda León, Valérie Mréjen, Guillem Nadal, Mabi Revuelta eta Xabier Salaberriaz gabiz. Xabier Salaberriak erakusketa honetarako espazioa atondu dau: besteen obrakaz sortutako eskultura bat, pieza ezbardinez sortutako piezea.
Gaur inaugurau dan erakusketearen aurkezpenean izan dira: Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak; Fernando Pérez, Azkuna Zentroko Zuzendariak; Iván de la Nuez, erakusketearen komisarioak eta erakusketan parte hartzen daben artistek, besteak beste, Kiko Faxasek, Gonzalo Elvirak, Válerie Mréjenek, Alicia Kopfek, Glenda Leónek, Joan Foncubertak, Mabi Revueltak, Oier Etxeberriak eta Xabier Salaberriak.
Inoiz ez erreala eta beti egiazkoa, Antonin Artaudek marrazki batean idatzitako esaldi hau oso egokia da artearen eta literaturaren arteko sinbiosiari buruzko erakusketa honen ikur izateko. Lelo honek hamahiru diskurso lotzen ditu, danak desbardinak izan arren, danak bat baitatoz onartzean artea genero literarioa dala eta literaturea erakusketa-proiektua izan daitekeela. Biak mugarritutako alor legez jorratzea kritiketan da, eta muga horreek apurtzearen aldeko apustua da.
Erakusketa aretoan dobako bisita gidatuak egingo dira eguenero arratsaldeko 19:00retan Gutun Zurian, egunero.
Lautan banatutako erakusketea
1. aldea: Liburua marraztu. Glenda León / Verónica Gerber Bicecci / Gonzalo Elvira.
2. aldea: Politika itzuli. Kiko Faxas / Cristina de Middel / Oier Etxeberria.
3. aldea: Paisaia idatzi. Guillem Nadal / Alicia Kopf / Kurt Caviezel.
4. aldea: Istorioak lekualdatu. Valérie Mrején / Joan Fontcuberta / Mabi Revuelta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!