Maiatzaren 16tik 19ra, Leioako kaleak uri barruko agertoki handi bilakatuko dira

Bizkaie! 2019-03-13 12:28   Kulturea

Mundu osoko 620 proposamen jaso ditue eta antzezlanen erdia baino gehiago Umore Azoka Leioan estreinauko da.

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokeak, aukeratu ditu honezkero maiatzaren 16tik 19ra egingo dan XX. edizinoan parte hartuko daben 49 konpainiak. Udaleko Kultura Sailak, horretarako izentautako Batzorde Artistikoaren bitartez, jasotako 620 proposamenen azterketa zorrotza egin dau eta azkenean Euskadiko 19 konpainia, Estaduko beste 19, atzerriko 8 eta Tokiko Eszena ekimenean parte hartuko daben udalerriko 3 talde izango dituan egitaraua egituratzeko.

XX. Umore Azokea Leioan programautako ikuskizunen erdia baino gehiago estreinaldiak izango dira. Hori dala eta, Leioara doazen profesionalek eta ikus-entzuleek, egungo kaleko panorama artistikoko konpainia azpimarragarrienetako batzuen orain arte ikusi bako lanak ikusteko aukerea izango dabe; esangura horretan, udalerriko kaleek erabateko 19 estreinaldi, kaleko 3 estreinaldi eta estadu mailako 7 estreinaldi jasoko ditue, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Instituto Nacional de las Artes Escénicas y la Música (INAEM) izenekoaren lankidetzea dauen Leioako Udalaren kultur apustu horren barruan.

Era berean, kaleko arte eszenikoen alorrean Euskadiko garrantzitsuena dan lehiaketearen barruan, Tokiko Eszena ekimena be egingo da. Bertan, Leioako hiru adierazpen artistikok izango dabe lekua. Bertako talentuaren aldeko apustua martxan jarriko dan segidako hirugarren aldia izango da, aurreko urteetan izandako emoitza bikainak dirala eta.

Danetara, 120 emonaldi baino gehiago eskainiko dira Leioan, aire zabalean eta ohikoak ez diran guneetan, doban, eta ikus-entzule guztiei zuzendutako diziplina anitzetakoak. Antzerki eta zirku garaikidea izango dira programazinoaren ardatzak, eta diziplina anitzeko ikuskizunek eta bestelako generoek be presentzia garrantzitsua izango dabe: musikak, magiak, clownak, jantza bertikalak eta airekoak, txotxongiloek, hareagaz egindako arteak, baita musika-tresnak egiteko tailer batek be.


20 edizino kaleko sukaldean artea atontzen

Hemeretzi euskal konpainiek 20 ikuskizun desbardin aurkeztuko ditue, eta horreetatik 14 erabateko estreinaldiak izango dira; horrek finkatu egiten dau Leioa sektorerako erreferentziazko leku legez, 20 edizinotan kaleko sukaldean artea atontzen emon eta gero. Horrezaz gan, Estadutik 19 konpainia etorriko dira Leioara: Kataluniatik 6, Andaluziatik 3, Madrildik 3, Murtziatik 2, Galiziatik 2 eta Valentziako Komunidadetik, Gaztela Mantxatik eta Gaztela Leonetik bana.

Nazinoarteari jagokonez, kaleko arte eszenikoetan erreferentziazkoa dan herrialdeetako batetik, Frantziatik, etorriko dira aukeratutako konpainia gehienak –lau, gehi Alemaniagaz batera produzidutako bat–; era berean, Italiako konpainia bi eta Belgikako bat be etorriko dira.

Aukeratutako konpainien zerrenda osoa ondorengoa da. Azoka hasi aurretik konpainiei buruzko zehetasun gehiago aurreratuko dira:


Euskal konpainiak

Akelar
Ana Capilla konpainia
Circo Dabitxi
Demode Quartet
Dikothomia konpainia
Garazi & Cía
Goitibera
Intujai Teatro
La Glo Zirko Dantza
Leioako Kantika Korala
Malas Compañías Zirko Taldea
Malicia!Cía.
Organik
Reportero On Fire
Salitre Teatro
Toni La Sal
Tramatrakka
Trapu Zaharra
Zanguango Teatro


Estaduko konpainiak

Cía. Nom Provisional (Andaluzia).
Rolabola (Andaluzia).
Vaivén Circo (Andaluzia).
Nuc (Valentziako Erkidegoa).
El Fedito (Gaztela Mantxa).
Jean Philippe Kikolas (Gaztela eta Leon).
Bucráa Circus (Katalunia).
Cía Capicúa (Katalunia).
Cía Ytuquepintas (Katalunia).
Delreves Danza Vertical (Katalunia).
Diminuto Teatro sobre Ruedas (Katalunia).
El que ma queda de Teatre (Katalunia).
Antón Coucheiro (Galizia).
Sincronacidas (Galizia).
Cía. de danza Iker Gómez (Madril).
Le guignol orthopedique (Madril / Argentina).
Lucio A. Baglivo & Mariana Collado (Madril / Argentina).
La cueva Teatro de Calle (Murtzia).
UpArte (Murtzia).


Nazioarteko konpainiak

Cie. LMP (Alemania / Frantzia).
Jordi Vidal (Belgika).
Collectif Eflirkoa (Frantzia).
Collectif Kaboum (Frantzia)
Super Super (Frantzia).
Kolektiv Lapso Cirk (Frantzia).
Tobia Circus/Due Etti e Mezoo (Italia).
Jashgawonsky Brothers (Italia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu