Getxoko eskaintza turistikoa Japoniara heldu da

Bizkaie! 2019-03-13 10:13   Kulturea

Aldizkaria doban banatuko da Tokyo, Osaka eta Niigatako 200 leku baino gehiagotan.

Joandako Fitur 2019 azokan aurkeztu ondoren, orain, martian aurkeztuko dabe Japonian Bilbao essential argitalpena, turista japoniarrentzat BAO aldizkariak argitaratutako gidea, Bilbao Turismo, Bizkaiko Foru Aldundia eta Turkish Airlines etxeen laguntzinoagaz. Horren helburua da uria atzerrian erakutsi eta kultura, ondare, soziologia, historia, gastronomia eta abangoardiako baloreak sustatu eta zabaldu, ahalik eta turista japoniar gehien Bilbora eta Bizkaiara erakarteko.

Danetara, 30.000 ale argitaratu ditue eta horreetan Getxoko eskaintza turistikoaren zati bat jasoten da ondorengo goiburuakaz: Bizkaia Zubia eta Itsasontzien moilea, Portu Zaharra eta Getxo. Aldizkaria doban banatuko da Tokyo, Osaka eta Niigatako 200 leku baino gehiagotan.


Bilbao Essential

Bizkaiko ekonomia bultzatzeko ezinbesteko baliabidea da, kalidadezko turismoa sustatuz. Helburua da helmugan liluratzea, inprimiduta eta digitalean, dobako edizinoakaz Bilbao-Bizkaia helmugara ahalik eta Japoniako turista gehien erakarteko.

Gida honek, 212 orrialdetan, biziteko azken esperientziak proponiduten ditu, ezinbestekoak diran bisitak, Bilbaoren barrena egun bitan ibilbide bat egiteko –bata ordutegiagaz eta bestea euria egiten dauenerako-, ibilbide bat kostaldetik eta beste bat barrualdetik, ibilbideen planoak, informazino baliogarria, interes datuak, oharrak...

Halan da be, kode BIDI (QR) bat dago bersino digitalean era erosoagoan sartu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu