Xabier Alberdi izango da Donostiako Untzi Museoko zuzendaria

Bizkaie! 2019-03-13 08:09   Kulturea

Untzi Museoak martiaren amaiera aldera zabalduko ditu ateak, eta dibulgazinoan ahaleginduko da.

Donostiako Untzi Museoaren zaharbarrizte lanak behin amaituta, eta Museoaren eduki barriak diseinauta, Aldundiak erabagi dau Raul Perez Iratxeta zuzendari-kargutik kentzea, emondako zerbitzuak eskertu ondoren. Gipuzkoako Aldundiak egungo zuzendari zientifikoa dan Xabier Alberdi izentau dau zuzendari barri.


Xabier Alberdi

Alberdi doktorea da Euskal Herriko Unibersidadeko Historia Modernoan (2006). Bere tesiak aztergai izan zituen Gipuzkoako itsas ekonomiaren interes gatazkak XVI-XVIII mendeetan zehar, eta, oro har, Albaolako ikerketa saileko zuzendaria da eta Untzi Museoaren zuzendari zientifikoa. Horrezaz gan Euskal Herri Itsastarra, San Juan baleontzitik begira liburua idatzi dau eta komunidade zientifikoaren autortzea dau.

Hemendik aurrera, haren ardurea izango da Untzi Museoari indar barri bat emon, jente gehiagorengana heldu eta erakargarri turistikoa bihurtu; horretarako erakusketak eta eremu didaktikoa indartuz eta museoa gordailuagaz, hau da, Aldundiaren ondare konserbazinorako zentroagaz lotuz.

Zentroak martiaren amaiera aldera zabalduko ditu ateak, eta dibulgazinoan ahaleginduko da. Horretarako, itsas ondare eta historiaren eskaintzea zabaldu eta rol nagusia jokatuko dau lehen mundu birearen 500. urteurrenaren ospakizunetan eta Juan Sebastian Elkanoren figurea berreskuratzeko zereginetan, izan be, datorren barikutik aurrera Ametsa. Ideiatik proiektura erakusketa egongo da ikusgai, Museoaren lankidetzeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu