Gernikako Marijesietan 3.052,64€ batu ditue aurten
2018-12-27 12:37 KultureaDirua emoteko ekitaldia abenduaren 28an, eguerdiko 12:30ean, izango da, Merkurio iturriaren inguruan.
Gernikan betiko moduan gure Marijesiak Gabonen aurreko bederatziurrena bete dabe beste urte batez. Gaueko errondak domekan, abenduaren 16an, hasi dira kalez kale danon poztasunerako. Aurten koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka eta Jose Antonio Uriarte Itxaso bakarlarien ahotsetik heldu jakuz, alboan talde osoa dabela erantzule eta holan bederatzi gauotan Gernika-Lumotik zehar ibili dira punta batetik bestera, ahalik leku gehienetara heltzeko.
Abenduaren 24an batutako dirua ondoko talde bion artean banatuko da:
1. Keniara (Afrika) bideratuko da Voluntarios en Kenia izeneko GKEren bidez, Monbasan Baby Life Rescue Centre umezurztegi batean bizi diran umeei laguntzeko izan da.
2· Urdaibaiko EGDB-Eutsi Gogor Danok Batera gaixotasun arraroak dituen umeen familiak eta boluntarioak sorturiko alkarteari.
Aldez aurretik kalean diru hori emon daben herritar guztiei geure eskerrona agertu gura deutsegu.
Kontuak kontu, dirua emoteko jentaurreko ekitaldia abenduaren 28an, eguerdiko 12:30ean, izango da, Merkurio iturriaren inguruan.
Bide batez, eskerrak emon gura deutsueguz Marijesi guztion partez, bederatziurren honi emon deutsazuen estimazinoagaitik eta zorionik handienak andrazko bakarlari barriari.
Abenduaren 24an, astelehenean (LURGORRI-SAN KRISTOBAL):
Bakarlariak: Fernando Astoreka Aranburu, Denis Azkarate Eizagirre, Iñaki Gonzalez abadia eta Jose Antonio Uriarte Itxaso.
168 Kopla – 5,93 km.
Kantariak: 104 persona (51 gizonezkoak – 53 andrazkoak).
2:17’ emon eben errondea egiten – 4:00etatik – 6:17ra.
6 graduko tenperatura (Hotza).
Bigarren errondea. Goizeko 07:00etan:
Andra Maria eleizatik Pasealekura.
Bakarlariak: Denis Azkarate Eizagirre eta Iñaki Gonzalez Abadia.
Kantariak: 82 persona. (42 gizonezkoak – 40 andrazkoak).
0:40’ emon dogu errondea egiten – 7:00etatik – 7:40ra.
6 graduko tenperatura (Hotza).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!