Badator Toribio Etxebarriaren 'Viaje por el país de los recuerdos' liburua

Bizkaie! 2018-12-13 10:02   Kulturea

Abenduaren 19an izango da aurkezpena Eibarko udaletxean, 19:30ean.

Aurkezpenean, Ernesto Barrutia eibartarrak irakurriko ditu liburuaren pasarte batzuk eta horreek izango ditu berbagai hitzaurrearen egileak, Luis Castells historialariak.

Liburuaren azalean agiri dira Toribio Etxebarria bere emazte Claudigaz Venezuelako Los Carrizales inguruan (Maite Ferrán Echevarríak itxitako argazkia).

Ego Ibarrak liburu hau egilearen heriotzearen (1968ko apirila) eta lehenengo edizinoaren (1968ko urria) 50. urteurrenean argitaratu dau, agortuta baitagoz orain arte egindako edizino guztiak. Bostehun ale kaleratu dira eta 498 orrialde daukaz, Julen Zabaletaren marrazkiak be kontuan hartuta; horrezaz gan, 614 oin-ohar ditu. Bestalde, liburua egitean eskakizun zorrotzenak bete dira ingurumenaren ikuspegitik, papeletik hasi eta inprimazinoaren fase guztietara heldu arte.

Lehenengo edizinoa Mexikon argitaratu eben, 1968ko urriaren 23an, Impresiones Modernas inprimategian; orduko haretan 500 ale atera zituen. Bigarren edizino faksimilak (1968ko liburuarena) Donostian ikusi eban argia Sociedad Guipuzoana de Ediciones y Publicaciones inprimategian, 1990ean; orduko haretan 1000 ale kaleratu zituen. Hirugarren faksimila (1968ko liburuarena) Michelena inprimategian egin zan 2005eko apirilaren 27an 1000 aleko tirada bategaz. Azken biak Eibarko Udalak sustatu eta argitaratu zituan; lehenengoak Juan San Martinen hitzaurrea ekarren (1990), eta hurrengoak Asier Sarasuarena (2005).

Alkatearen atarikoak, Luis Castellesen berbaurreak, edizino-oharrak eta liburuaren zazpi atalburuek osotzen dabe abenduaren 19an aurkeztuko dan edizino berezi, zuzendu eta gehitu hau, Ego Ibarra batzordearen berrogeita hirugarrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu