Ipar Euskal Herriko 9 stand, 48 barritasun eta 12 kultur ekitaldi aurten

Bizkaie! 2018-11-30 08:22   Kulturea

Hamabi urte bete dira Gerediaga eta EKE Euskal Kultur Erakundea lankidetzan dabizenetik.

Nobedadez eta ekitaldiz josita helduko DA aurtengo Durangoko Azokea. Danetara, 439 produktu izango dira 247 stand ezbardinetan. Horrezaz gan, 200 ekitaldi baino gehiago izango dira Azokako guneetan.

Euskal Herriko lurralde guztietako sortzaileek parte hartuko dabe euskal kulturearen plazan. Ipar Euskal Herriari jagokonez, produkzinoen % 10 Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoan sortutakoak izango dira. Bederatzi erakusmahaietan banatuta (Goienkale 21 - 29), 48 barritasun izango ditue salgai: 27 liburu, 20 disko eta egutegi bat. Era berean, 12 kultur ekitaldi antolatu ditue: kontzertuak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak...

Parte-hartzaileen kasuan, aurten 11 egitura izango dira Azokan: 5 argitaletxe, 4 diskoetxe, erakunde bat eta autoprodukzino bat. Partaide horreek guztiak Goienkale kaleko 21 eta 29 zenbakien artean egongo dira, eta Elkarren erakusmahaian be Ipar Euskal Herriko adarra egongo da. Autoproduktoreen Plazan bertako talde bat egongo da.

- Argitaletxeak: Maiatz, Ikas, Gatuzain, Zortziko, Elkar.

- Diskoetxeak: Agorila, ZTK, Saroia, Belarri.

- Erakundeak: Iparraldeko Ikastolak.

Autoprodukzinoa: Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak.

Ipar Euskal Herriko artista eta sortzaileek Durangoko Azokan eskainiko dituen hitzorduak ikusteko egizu klik hemen.

Katalogo osoa ikusteko, egizu klik hemen.

Hamabi urte bete dira Gerediaga Alkartea eta EKE Euskal Kultur Erakundea lankidetzan dabizenetik, Ipar Euskal Herriko produkzinoei ikusgarritasuna emoteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu