Diana Thater amerikarraren hiru bideoinstalazino Guggenheimen

Bizkaie! 2018-11-30 08:03   Kulturea

Martiaren 18ra arte ikusi ahal izango da Diana Thater: Mundu bat ihesean.

Diana Thater bere bideoen aurrean (argazkia: Guggenheim Bilbao) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bideoarterako eta ikus-entzunezko lanetarako gordetako 103. aretoak erakusketa barria dauka Bilboko Guggenheim Museoan. Diana Thater kaliforniarraren (San Frantzisko, 1962) artelanak ekarri ditue. Bideoartearen eta irudietara aplikautako teknologia barrien aitzindarietako bat da Thater.

Hiru pieza daukaz Diana Thater: Mundu bat ihesean izeneko erakusketeak. Lan horreetako bi instalazino bikiak dira, oraintsu Afrikan eginak. Biek erakusten ditue desagertzeko arriskuan dagozan espezie biren bizitzea eta habitatak, errinozeroenak eta elefanteenak hain zuzen. Izan be, Thaterren obran leku handia hartzen dau gizakiaren jardunak animaliei ezarritako bizi-baldintzen inguruko ardureak.

Kolorearen interakzinoagaz dauen interesa argi eta garbi agertzen da hirugarren obran, aretoaren sarreran dagoan Denbora konprimatua izenekoan. Elementu abstraktuak eta deskribatzaileak tartekatzen dira pantailetan.

Diana Thaterren artelanek alkarrizketak proponiduten ditue artearen historiako gertaera gogoangarri nagusiakaz, inpresionismotik minimalismoraino. Edertasuna eta kritikea buztartzen ditu Thaterren erakusketeak. Zorroztasunez azpimarratzen ditu ikustearen eta begiratzearen arteko aldeak.

Manuel Cirauqui da komisarioa. Erakusketea 2019ko martiaren 18ra arte egongo da, 103. aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu