Ainara Maia, Peio Duzan eta Joxe Mari Allur dira Mintzanet irabazleak
2018-11-26 09:15 KultureaMintzanet: Bidelariak eta bidelagunak batzeko atxakia.
Ainara Maia (Irun, 1976), Peio Duzan (Frantziako Tolosa-Estrasburgo, 1985) eta Joxe Mari Allur (Lazkao, 1944) izan ziran Mintzanet Eguneko protagonistak. Donostiako Tabakalerako Kutxa Plazan emon zituen V. Mintzanet Sariak. Ritxi Lizartzak, proiektu buruak, emon eutson hasierea sari banaketeari eta Mintzaneten inguruko datuak azaldu zituan: Ia 9.000 saio egin dira eta, bost urte honeetan, 29.000 izan dira guztira.
Ainara Maia izan da aurtengo Bidelagun Onena bikotekideagaz hain ondo konpontzeagaitik, hainbeste laguntzeagaitik eta proiektua zabaltzeko beti prest egoteagaitik.
Bidelari Onenaren saria Peio Duzanek jaso eban. Berak ez eukan hartu-emonik euskereagaz, baina bat-batean hizkuntzeagaz maitemindu eta ikasten hasi zan. Haren esfortzuagaitik, prestutasunagaitik eta euskerearen alde egunero egiten dauen lanagaitik jaso eban saria.
Peio pantailearen beste aldean egon zan eta ondoko berbaldia irakurri eban: Beti galdetzen deustie: zelan ikasi dozu euskaraz? Ikastolan? Familiagaz? AEKn? Eta nik erantzuten dot: Bakarrik... Baina ez da egia. Mintzanetegaz euskerea ikasten dot. Eskerrik asko Mintzanet! Egia esateko, euskerea ikastea ez da erraza, batzuetan oso gogorra da. Baina, merezidu dau. Altxor bat dalako. Gure altxorra. Euskal Herriko harria dalako, baina bihotza be bai! Orain lau hizkuntza berba egiteko kapaz naz. Agathe, nire alaba txikia, jaio zanean, bihotzez berba egin nahi neutson, eta euskeraz berba egiten deutsat. Ez da errazena, baina normala da nirentzat. Hori nork ulertu leike? Beharbada, zuek, Mintzaneteko kideak!.
Amaitzeko, Joxe Mari Allurrek aurtengo Aitamen Berezia jaso eban: 74 urte ditu eta jo eta ke dabil Argentinako emakume bati eta Basauriko gizon bati laguntzen. Berak adierazo dauen indarragaitik eta gogoagaitik irabazi dau aurten saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!