Bideoartea sortzeko hamar Multibertso beka emongo ditue Bilbon

Bizkaie! 2018-11-21 08:26   Kulturea

Eskaerak egiteko epea bart, zemendiaren 20an, amaitu da.

BBVA Fundazinoa bideosorkuntzea bultzatzeko eta ezagutzera emoteko lana egiten dago azken urteetan. Testuinguru horretan sartzen dira Bilboko Arte Eder Museoagaz sinatutako lankidetza hitzarmenak, Bideoarte eta Sorkuntza Digitalerako programea abiarazoteko, eta alkarregaz sustatzeko Bideoartea sortzeko Multibertso Bekak.

Bekak bideoartistei zuzenduta dagoz. Fundazinoa 2014tik dabil horreek sustatzen, eta orain museoak be parte hartzen dau, izan be, ebaluazino batzordean egongo da. Batzorde hori adituek osotzen dabe, eta erakunde bietako zuzendariak izango ditu buru, onuradunak hautatzeko prozesuan zein artistek bekei esker sortutako bideoak zabaltzerakoan.

Edizio honetan hamar beka emongo dira, 30.000 eurora artekoa bakotxa, proiektu originalak sortzeko, eta gehienez be urtebeteko epean egin beharko dira. Eskaerak egiteko epea bart, zemendiaren 20an, amaitu da. Deialdiaren oinarri osoak eta laguntza honeek jaso dituenen proiektuak ikusgai dagoz erakunde bien webguneetan zein webgune honetan: www.multiverso-fbbva.es

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu