Lekeitioko Kalekan izena emoteko epea zemendiaren 5ean amaituko da
2018-10-31 16:19 KultureaKaleka 2019ko garagarrilean izango da Lekeition, oraindino zehaztu bako egunetan.
XXX. Kalekan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zemendiaren 5ean amaituko dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Jaialdia 2019ko garagarrilean izango da Lekeition, oraindino zehaztu bako egunetan.
Kontuak kontu, zeuon proposamenera hobeto egokitzen dan deialdia aukeratu zeinkie:
- Kaleka Ofiziala. Espazio publikoa edo izakera bitxiko espazioak gaurkotasuneko sorrera-lanak aurkezteko erabilten dituen artista, kolektibo, alkarte profesional edo/eta edozein autoretza muetarentzat zabalik dago.
- Kaleka Scratch. Garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat irekia dago.
Proposamen guztiek zuzenduta dagoan publikoarentzako adierazo beharko dabe: publiko guztiak, umeentzako, familientzako edo helduentzako.
Hautaketa erispideak
Lekeitioko jaialdia sorrera garaikideko jazoera legez azaltzen da askotariko adierazpen eta disziplinatan. Beraz, hautaketa erispideak honako alderdietan oinarrituko dira:
Kalekak proponidutako eremuagaz egokitzapen mailea; Lekeitioko testuinguru sozial eta geografikoagaz proposamenen garapenen egokitzapen mailea; eta Kaleka ezelako diziplina eta formatura ez dagoanez mugatuta, proposamenak honako lehentasunei lotuta egongo dira:
· Proposamenak publiko ezbardin eta belaunaldiarteko publikoei zuzenduak egotea.
· Proposamenaren izakera barria.
· Interakzino eta parte-hartze modu barriak.
· Inguruneko baliabide material edo inmaterialen ustiapena.
Proposamenak bialtzea eta erabagia
Kalekak online-formularioaren bidez baino ez ditu jasoko proposamenak; bestelakorik ez da onartuko, ez e-posta, ez beste edozein bidez bialdutakorik.
Eskaerearen ondoren jasote baieztapen bat bialduko da.
Balorazinoa eta hautaketa prozesua 2018ko zemendian egingo da.
Proposamen eskaera bakotxari emoitzea e-posta bidez jakinarazoko jako.
Azken buruan, proposamena aukeratua izan ezkero, deialdian bialdutako irudiak jaialdiak erabili leikez proposamenaren edota jaialdiaren zabalkunde eta promozinorako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!