Zazpi bisita gidatu Durangon

Bizkaie! 2018-10-29 13:05   Kulturea

Bisita gidatuaren erreserbea Gerediagan egin behar da: 94 681 80 66 / gerediaga@gerediaga.eus

Natalia Naveran turismo dinamizatzailea, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Arantza Atutxa Gerediaga Elkarteko kudeatzailea eta lau gidari turistikoak: Jon Arroita, Alazne Santurtun, Imanol Tabera eta Gloria Bonilla. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ekimen interesgarria aurkeztu dabe gaur, izan be, Durango ezagutzera emoteko bisita gidatuak atondu ditue zemendiko zapatuetan. Doban izango dira eta ingelesez, gazteleraz eta euskeraz.

Urte hasieratik Gerediaga Alkarteak kudeatzen ditu Durangoko turismo bulegoak taldeei eskaintzen deutsiezan bisitak eta horreetako batzuk zemendian izango dira norbanakoei zuzenduta.

Durangoko turismo bulegoak eskaintzen dituan zazpi bisita gidatuen ganeko informazinoa turismo bulegoko webgunean dago.


Egizu zure aukerea:

Goitik ikusita

Zuri beltzean

Durangoko Andra Mariak hitz egingo balu…

Durango, 0 Gunea

Erdi Aroko Durango

Arkitektura zibila

Heriotzaren kultura


Erreserbak eta baldintzak

Bisita gidatuak Gerediaga Alkarteak antolatzen ditu eta bisita gidatuaren erreserbea Gerediagan bertan egin behar da: 94 681 80 66 / gerediaga@gerediaga.eus

Taldeentzat bideratutakoak eta taldearen araberakoak dira: datea, ordua, hizkuntzea, edukien moldaketa beharrak taldeak ezartzen ditu.

Gehiengo parte-hartzaile kopurua zehazten da bisita bakotxean, talde handiagoak sortzen badira bi edo gehiagoko taldetan egin beharko dira bisita gidatuak.

Edade txikikoek nagusi bategaz hartuko dabe parte.

Euskeraz, gazteleraz, frantsesez eta italieraz egin ahal dira. Bisita beste hizkuntzetan egin nahi izan ezkero, konsultau.





Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu