Milazak lagun II. Open House Bilbao eta Barakaldon

Bizkaie! 2018-09-24 07:55   Kulturea

Danetara, 67 eraikin bisitau ahal izan dira.

Larrea eraikina, XVIII. mendekoa (Barakaldo) | Ikusi handiago | Argazki originala



II. Open House Bilbao
joandako astegoienean izan da, irailaren 22 eta 23an; Bilboko ate edegien jaialdi nagusia da. Urtero, asteburu batean, Bilbok ateak edegiten ditu uria ezagutzera emoteko. Aukera parebakoa herritar zein bisitariek, Bilboko garapena, arkitektura eta urigintzearen bidez hobeto ulertzeko. Bisitak dobakoak dira eta gida baten laguntzaz gauzatuko dira. Aurten, Barakaldora zabaldu da, izakera metropolitarra hartuz eta itsasadarrari dauen garrantzia emonez. Beraz, aurten Barakaldoko eraikinen altzaerek gordeten dabena ezagutzeko aukerea izango da.

Danetara, 67 eraikin bisitau ahal izan dira; eraikin asko dira sarri agertzen diranak baina barriak be izan dira ugari. Eskari gehien Sociedad Bilbainak, Boluetako PASSIVHAUS Torreak, Iberdrola Torreak, Deustuko Sifoiak, Ibaiganek eta ILGNER eraikinak izan dabe.

Jarduera osogarriei dagokienez, Open Ria, Open Galindo eta Open Txiki izan dira, interes handiena pizturik, eskura jarritako plaza guztiak lehenen agortu jakezanak.

Parte hartzeko aukeratutako eraikinera hurreratu, txandearen zain egon eta jagokunean barrura sartu, besterik ez da egin behar.

Open House esperientzia osoa izan gura badozu emon izena boluntario legez; oso erraza eta dibertigarria da. Egun erdia baino ez da izaten eta arkitekturearen inguruko ezagutzarik izatea ez da beharrezkoa. Trukean abantaila asko izango dira, guztietan garrantzitsuena lehentasunezko pasea.

Open House nazinoarteko izakerea dauen arkitektura eta urigintza jaialdia da, Victoria Thornton-ek Londresen 1992an sortutakoa. Urtero, 48 orduz, uriko hainbat eraikinetako ateak edegiten ditue, doban, herritarren artean diseinua eta arkitekturearen presentzia indartzeko helburuagaz.

Urteetan zehar punta-puntako arkitekturea eta diseinua jorratzen daben uri askotan zabaldu da jaialdia, besteak beste, Nueva Yorken, Helsinkin, Bartzelonan edo Melburnen. Urien arteko lankidetzea eta ikasketa erabilten dituan Open sare bat sortu da, Open House Worldwide familiako kideen artean sinergia interesgarriak sortuz.

Jaialdiaren erantzuna sekulakoa; bisitari, eraikin eta bolondresen kantidadea edizinoak pasa ahala handitzen doa uri guztietan; esangura horetan, eredurik garbiena Londonekoa da, izan be, bertan urte honetan 275.000 bisitari izan dira eta 800 eraikin baino gehiagok edegi ditue ateak. Oporto edo Oslo lako beste uri txikiago batzuek be arrera parebakoa empn deutsie jaialdiari hasieratik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu