'aliaODS', Euskadiko komunikabide autonomiko eta lokalen aliantzea
2018-07-17 13:13 KultureaUme eta gazte ahulenen arazoei erantzuna emoteko aukera parebakoa gure aurrean, atzean geratuko ez dirala bermatuz.
UNICEF Euskal Herriko Batzordeak Euskadiko hedabide lokal eta autonomiko guztiei aliaODS aliantzeagaz bat egitea proponidu deutse, Nazio Batuek sustatzen dituen Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) eta Eusko Jaurlaritzeak aurkeztutako Euskadi-Basque Country 2030 Agendearen inguruan gizarte guztiari informazinoa eskaini eta sentiberatzeko dauen helburuagaz.
Lehenengo pausua emoteko, gaur, Gernikako Arbolearen aurrean, New York-en 2030 Agendearen jarraipena egiten dagoan High Level Political Forum-a martxan dagoan bitartean, Euskadin Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendearen aldeko Komunikabideen Aliantzea sinatuko da hurrengo komunikabideen zuzendaritzapean: Berria, Bizkaia Irratia, Diario Vasco, EITB, El Correo, Gara, Grupo Nervión (Radio Nervión, Radio Donosti, Radio Gorbea, Radio Tropical Fm, Fiesta Fm, TeleBilbao, TeleDonostia, TeleVitoria eta Local Media TV), Grupo Noticias (DEIA, Noticias de Alava, Noticias de Gipuzkoa, Diario Noticias eta Onda Vasca), Hamaika Telebista, Onda Cero Euskadi, Cope Euskadi, Radio Popular, RTVE País Vasco, Teledonosti eta Tele 7.
Bizirik dagoan Aliantza bat da, eta zabalik dagoana beronegaz bat egin nahi daben komunikabide gehiagorentzat. Marka bakar baten barruan, offline eta online komunikazino materialak sortuko dira, aliantzeagaz bzabalpen publikoa eta sensibilizazioa lortzeko, danon artean ekintza-plan bat sortuz.
Sensibilizazino lanari modu argi eta eraginkorrean ekiteko, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak Aliantzako kideen eskura jarriko dau beharrezkoa daben informazino guztia, batez be, ume eta nerabeen ikuspuntua, berauen parte hartzea kontuan hartuz.
Giza-garapen, garapen ekonomiko eta iraunkorrean Inor atzean ez geratzea da Euskadiko komunikabide autonomiko eta lokalen Aliantza honen erronkea; eta 2030 Agendearen Helburuak bete nahi badoguz, umezaroa erdigunean jarri behar da.
Garapen Iraunkorrerako helburuek mundu mailako eragina daukie eta persona guztiakan eragina dakarrelako. Ume eta gazte ahulenen arazoei erantzuna emoteko aukera parebakoa gure aurrean, atzean geratuko ez dirala bermatuz, azaldu dau Isidro Elezgarai UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidenteak.
Aliantza honek 17. GIH-ren aldeko apustu garbia dakar, bategitea funtsezkoa baita giza-garapenerako, norberak bakarrik lortuko ez leukezan helburuak lortzea ahalbidetzen deuskulako. Eta komunikabideak dira gizarteari informazinoa helarazoteko bidea. Berauen mezuek gizartearen jarrerak indartu leikiez eta 2030 Agendearen aldeko neurri eta ekintzak eragiteko mobilizauarazo leikie.
Aliantza hau lehenengo fase moduan planteetan da 2020 urterarte, modu automatikoan urtero luzatuz.
#aliaods marka/irudia
Araia Tamayo Alvarezek egindako diseinua, EHUko Ikus-entzun eta Publizidade saileko irakaslea, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako bekaduna UNICEF Mauritanian lan egiteko. Diseinua artisteak berak proponidu deutso UNICEF Euskal Herriko Batzordeari laguntzino estrategiko modura.
UNICEF
UNICEFek ume guztien eskubideak eta ongizatea sustatzen ditu. Aliatuakaz batera, 190 herrialde eta lurraldetan lanean gabiz konpromiso hau ekintza praktikoetan bilakatzeko, gure esfortzuak batez be ume ahulenakana heltzeko, ume guztien alde, edozein lekutan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!