Alfonso Zapicoren 'Los puentes de Moscu' eleberri grafikoa aurkeztuko dabe Bilbon
2018-07-02 11:01 KultureaEgileak Eduardo Madinagaz eta Fermin Muguruzagaz egingo dau berba, Kike Martín kazetariak gidatuta.
Bilboko Udalaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak, Alfonso Zapico marrazkilari asturiarraren Los puentes de Moscú (Astiberri) azken eleberri grafikoaren aurkezpen ekitaldia jasoko dau gaur, hilaren 4an, zuri baltzez marraztutako historia daben euskal gazteen zenbait belaunaldiren kontakizuna.
Egileak Eduardo Madinagaz eta Fermin Muguruzagaz egingo dau berba, Kike Martín kazetariak gidatuko dauen barriketaldian. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera libreagaz, leku guztiak bete arte. Streamingez be eskainiko da webgunean.
2016ko zirriborro batzuk izan ziran Los puentes de Moscú lanaren jatorria, izan be, negu haretako lehenengo egunean Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen batu ziran. Atxakia Jot Down magazinerako alkarrizketea izan zan. Madina 2002an ETAren atentadu batetik bizirik urten eban politikari sozialisteak eta Muguruza Kortatu taldearen lider historikoa eta Euskadiko musikearen erreferentzia danak, kafea eta alkarrizketea konpartidu zituen, Alfonso Zapicok hori momentua bere koadernoan marrazten eban bitartean.
Los puentes de Moscú zubiei buruzko istorioa da, konpartidutako gizarte baten ertz biak lotu gura dituen gizakiei buruzko istorioa. Zapicok, beste ezer baino lehen gatazken marrazkilari lez ikusten dau bere burua, eta oraingo honetan Euskadiren urte baltzak marraztu gura izan ditu.
Istorio egile eta marrazkilari freelance, Alfonso Zapicok (Blimea, Asturias, 1981) Asturiaseko Printzerriko hezkuntza proiektuetan egiten dau lan, eta hainbat publizidade agentzia, argitaletxe eta erakundetarako marrazkiak, diseinuak eta kanpainak egiten ditu. Prentsa marrazkilaria da lurralde mailako La Nueva España, Cuenca del Nalón edo Les Noticies egunkarietan.
Bere lehenengo lana, Frantziako eta Belgikako merkatura zuzendutako La guerra del profesor Bertenev (Dolmen, 2009) album historikoa izan zan. Zuzenean estaduan argitaratutako lehenengo lana Café Budapest (Astiberri, 2008) izan zan. Lan horretan, oraindino konpondu barik dagoan palestinarren eta israeldarren arteko gatazkearen jatorriak markautako fikzinoan sarrtu zan. Dublinés (Astiberri, 2011) lanean James Joyceren bizitza komikian irudikatzeko apustua egin zuen, eta lan horrekin 2012ko Nazioko Komiki Saria irabazi zuen. Horretan oinarrituta La ruta Joyce (Astiberri, 2011) bidaia koadernoa sortu zan.
Zapico Frantziako Angoulêmen bizi da. Angoulême eta bere jaioterria den eta sarritan itzultzen dan Asturias artean, El otro mar (Astiberri, 2013) egin zeban. Ondoren, Frantzian, asmo handiko lana egiten hasi zan, dagoeneko bi liburuki argitaratuta dituan (Astiberri, 2015 eta 2017) La balada del norte trilogia. La balada del norte bildumako bigarren eta hirugarren liburukien artean tartetxo bat hartuz, egile asturiarrak Los puentes de Moscú egin du.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!