Abra-Getxo izango da Navega el Camino III. Itsasaldiaren lehen eskalea

Bizkaie! 2018-06-28 08:15   Kulturea

La Compostela diploma ofiziala Santiagoko Katedralak emoteko, beharrezkoa da gitxienez 100 milia nautiko eta oinezko bidea egitea.

Abra-Getxo kirol-portua Navega el Camino III. Itsasaldiaren eskalea izango da lehen aldiz. Hondarribian abiatuko da garagarrilaren 14an, eta Bizkaiko portua lehen geralekua izango da.

Sail The Way izeneko ibilaldiaren hirugarren edizinoa egingo da aurten eta Done Jakue Bidea belan egiteko modu barria ezarri dau erromesaren egiaztagiri ofiziala lortzeagaz batera, izan be, itsasoz egiten dan ibilbide bakar honek Santiagoko gotzainburuaren onarpena hartu dau.

Ibilbide osoak hamaika etapa ditu, eta Euskadiko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako beste hainbat portutatik igaroten da, danak be North Marinas alkartea, itsasaldiaren antolatzailea, osotzen dabenak. Ibilbidean nabegazinoa, bisita gidatuak eta jarduera kulturalak buzartzen dira eskalako hainbat herritan; helburua da Done Jakue Bidea estaduko eta nazinoarteko turismo nautikora hurreratzea.

Garagarrilaren 10ean, ontziteriaren zati batek La Rochelle-ko portutik urtengo dau, edizino honetako barrikuntzetariko bat, baina hilaren 14an hasiko da ibilbide ofiziala 59 bat miliako lehen etapeagaz, Hondarribia eta Getxo artean. Itsasaldiaren azken porturatzea Galiziako Muros herrian egingo da eta han 30 bat itsasontzi eta 200 nabegatzaile inguru espero dira.

Erromesaldia garagarrilaren 29an amaituko da 10 kilometroko ibilbidea oinez eginda, Monte do Gozotik Santiagoko Katedralera.

Erromesaldia egin izana ziurtatzen dauen La Compostela diploma ofiziala Santiagoko Katedralak emoteko, beharrezkoa da gitxienez 100 milia nautiko eta oinezko bidea egitea. Baldintza horreek berak bete behar ditue, baita urteko beste edozein garaitan Bidea belaz egiten dabenek be. Izan bere, bidea itsasoz egin daiteke edozein momentutan, eta egiaztagiria NorthMarinas portu-sareko edozein herritan zigilau daiteke, tartean Abra-Getxo kirol-portuan be bai.

Navega el Camino III. Itsasaldian izena www.sailtheway.es web orrialdearen bidez emon daiteke; bertan, etapa guztiak ez ezik, kirol eta kultur topaketearen inguruko bestelako zehetasunak be konsultau daitekez. Itsasaldia segurtasun-baldintza egokietan egiten da, jai eta marinel espirituagaz.

Sail The Way ibilaldiak Euskadiko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako tokiko eta erkidegoetako gobernuen babesa du, enpresa pribatuen laguntzaz gain; horien artean Espainiako Repsol multinazionala nabarmendu behar da, babesle nagusia baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu