100.000 bisita baino gehiago Romo kultur etxean
2018-06-28 08:07 KultureaGetxoko Romo Kultur Etxea zabaldu ebenetik ia hiru hile pasau dira eta eguneko 1.219 lagun sartu dira bertan.
Getxoko Romo Kultur Etxea zabaldu ebenetik ia hiru hile pasau dira, 12 egun falta dira tarte hori osotzeko baina dagoeneko 100.000 bisita izan ditu eraikinak, erabilera-maila bikaina erakutsita. Esangura horretan, eguneko 1.219 lagun pasau dira bertatik eta zenbaki horreek Udalaren aurreikuspenak hobetzen ditue, izan be, 250.000 persona aurreikusi zituen urte amaiera arte, baina segurutik kopuru hori gaindituko da egungo erabilereari eusten bajako.
Herritarrek asko erabilten dabe RKEa hasieratik, baina nabarmentzekoa da horren igoerea Nagusien Etxea eta zahartze aktiboen zerbitzua abiatu ziranetik (gimnasioa, fisioterapia…).
Ganera, eraikinean bertan diran jarduera kultural eta sozialak gogoan hartu behar dira, publiko gehiago erakarri dabelako eraikinera. Ekimen horreen artean nabarmendu behar dira Aixe Getxo! sarien galea, Romoko Gurasoen Alkarteko ikasturteko amaierako jaia eta Julio Caro Baroja-Getxo I institutuko ikasleek eginiko Gerra Zibilaren eta oroimen historikoari buruzko proiektuaren erakusketea.
Azkenik, aitagarria da eraikin barria ezagutzera emoteko egon zan bisita gidatuen kanpainea be jentearen erantzun handikoa izan dala. Hasieran bost bisita programau zituen baina eskari handia zala eta hamabi egin ziran, gobernu-taldearen kideen zein Kultur Etxeko arduradunen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!