Oinarrizko kirolean dabizanak omendu ditu Bizkaiak
2018-04-24 08:27 KultureaUnai Rementeria Ahaldun Nagusia egon da Bizkaia Kirolak Sarien ekitaldian.
Bilboko frontoian egin dabe 2018ko Bizkaia Kirolak Sariak banatzeko ekitaldia. Hainbat modalidadetako taldeak eta kirolariak omendu ditue eta, horrezaz gan, Bizkaian oinarrizko kirolean egiten dan lana aintzat hartzeko bidea izan da. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak, batez be, emakumeen maila handia azpimarratu dau.
Bizkaiko Foru Aldundiak oinarrizko kirolaren arloan jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eta bultzatzeko lanean nabarmendu diran personak eta erakundeak saritu ditu. Irabazleen emozinoa nabarmena izan dala azaldu dau foru erakundeak. Unai Rementeriagaz batera, Euskera eta Kultura diputadu Lorea Bilbao egon da ekitaldian. Aitzol Atutxa aizkolaria eta Iraia Iturregi futbolari ohia izan dira aurkezleak.
Bizkaia Kirolak Sarien irabazleak honeek izan dira: kirol indibidualean, Xabier Pereda Elordui; bikoteka egiten dan kirolean, Maider Santxo Soto eta Kattalin Garcia Lopategi; talde-kirolean, Getxo Igeriketa Bolue Kirol Alkarteko emakumezkoen 4x50 errelebo libre taldea; Oinarrizko Kiroleko epailearen modalidadean, Iban Martinez Barredo; entrenatzailea, Asier Elorduy Pintado; erakunde irabazlea, Basauriko Club de Atletismo Adaptado Javi Conde; eta, azkenik, zuzendaritzako personalaren kategorian, José Antonio Goirigolzarri Litri.
Kirola lehiakortasuna eta konpetizinoa da, bai,baita ahalegina, konstantzia, bardintasuna, taldeko espiritua be, adierazo dau Unai Rementeriak. Era berean, Bizkaiko emakume kirolariak erakusten daben maila ikaragarria nabarmendu dau Ahaldun Nagusiak. Errespetua eta joko garbia eskatu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!