'Hator Hona' programan izena emoteko epea zabalik
2018-04-23 09:33 KultureaEuskal Herriko gazteek Argentina ezagutu eta bertan euskal kulturea ezagutarazoteko egitasmoa da.
Argentinako Necochea uriko Euzko Etxeak aurten be Hator Hona ekimena atondu dau, Euskal Herriko gazteek Argentina ezagutu eta bertan euskal kulturea ezagutarazoteko. Programan izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Egonaldia 18-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta garagarrilaren 13tik abuztuaren 3ra bitartean egingo dabe.
2004an hasi zan Hator Hona programea, urtero izan da arrakastatsua, antolatzaileek dinoez, bai deialdiari jagokonez, bai esperientzien emoitzei jagokenez be. Urteotan 80 lagun joan dira Necocheara eta bertako jantza taldeak bidaia bi egin ditu Euskal Herrira 2008an eta 2013an. Honetaz gan, Hator Hona Gurasoak ekimena be egin eben 2012an.
Izena emoteko epea zabalik dago, maiatzaren 18ra arte. Baldintza honeek bete beharko ditue parte-hartzaileek: 18-30 urte artean izatea; eta, euskerea, euskal musikea, jantzea, gastronomia edo herri kirolak ezagutzea. Ez da titulurik behar, erakusteko gogoa baino. Norberak ordaindu behar dau bidaia-txartela Argentinara, eta ostatua eta jatekoa, barriz, euskal etxeak.
Hator Hona programan izena emoteko hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!