Idazketa 'jam' bategaz ospatuko dabe Bilbon Liburuaren Eguna

Bizkaie! 2018-04-23 08:01   Kulturea

Marcos Xalabarder-ek gidatuko dau jarduerea, gaur, Bidebarrieta liburutegian.

Marcos Xalabarder | Ikusi handiago | Argazki originala

Ekimen bitxi bategaz ospatuko dau Bilboko Udalak Libururen Nazinoarteko Eguna. Idazketa jam-a musikea eta literaturea buztartzen dituan ekitaldia da, eta idazleek euren testuak hitzetik hortzera erabilten ditue, musikeak eta proiektautako irudiek inspirauta. Holan, ikus-entzuleek, sortzen diran une berean irakurri leikiez testuak, eta gura badabe, idazketeagaz bat egin.

Marcos Xalabarderrek zuzendutako jam-ak Dimensound musika bikotearen laguntzinoa izango dau, euren soinuagaz partaideen berbak inspiretako. Ekitaldiak soinu, ikusmen eta buru bidaia eskaintzen deutse ikus-entzuleei irudimenaren lurraldeetatik, literatura-esperientzia parebako eta errepetiduezinaren bitartez, Udalak azaldu dauenez.

Idazketa jam-a izeneko modalidade hau Argentinan sortu zan, Adrián Haidukowski idazlearen eskutik, 2006an, eta gaur egun edizinoak ditu Argentinan, Mexikon, Venezuelan, Kolonbian eta Espainian. Marcos Xalabarderri jagokonez, Escritura en Vivo egitasmoaren sortzailea da. Kontakizun laburren egilea eta Pidemeuncuento.com egitasmoaren sortzailea be bada, eta ia hamarkada bat daroa zuzeneko inprobisazino literarioak egiten.

Saioa gaur, astelehena, egingo dabe, 19:30ean, Bidebarrieta liburutegian. Sartzea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu