EAEko artistek New Yorken egonaldia egiteko deialdia abian

Bizkaie! 2018-04-20 11:03   Kulturea

Izena emoteko epea maiatzaren 23ra arte egongo da.

Guggenheim Bilbao eta New York Museoek martxan jarri dabe Euskal Autonomia Erkidegoko artista bi New Yorkera joateko programearen laugarren edizinoa; egonaldiak urrian egingo dira eta izena emoteko epea gaur bertan zabaldu, eta datorren maiatzaren 23an amaituko da.

Proiektu honi esker, EAEko artista hasibarri bik aukerea izango dabe lau astez New Yorken biziteko, uriko arte-giroaz blai eginda, euren asmo eta gaitasunak garatu deiezan. Denpora epe horretan, aukeratutako personek artista, komisario eta arte-erakundeen esperientzia ezagutu ahal izango dabe, New Yorkeko Guggenheim Museoko profesionalen eskutik. Artista bakotxari 2.500 dolar banatuko jakoz, egonaldirako.

Artista hasibarrientzako egonaldi-programea zein ikasleentzako beka-programea Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeak 2014ko abenduan sinatu eben eta Kudeaketa Akordioaren barrikuntzearen barruan jasota dago; barritze horrek instituzino bien arteko lankidetzan sakontzen dau, proiektu barrien bitartez.

Datorren maiatzaren 23ra arte, interesdunek oinarriak konsultau eta izena emon ahal izango dabe hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu