Jantza Eguna ospatuko dabe Getxon zapatuan

Bizkaie! 2018-04-20 10:45   Kulturea

Goizean jantza-eskolea izango da eta arrastian, barriz, erakustaldia Areetako Geltokia plazan.

Getxoko Kultura Etxeak eta bertako jantza akademiek eta taldeek atondu dabe bihar, hilaren 21ean, egingo dan Jantza Eguna.

Jaialdia eguerdiko 12.00etan hasiko da Areetako Geltokia plazan antolatu daben jantza-eskoleagaz. Bertan edade guztietako lagunek parte hartu ahal izango dabe, hurreratzen diranek barra-ariketak egin eta hainbat estilo ikasteko aukerea izango dabe: flamenkoa, jazza eta street jantzak, besteak beste; ganera, umeentzako klaseak be izango dira.

Arrastiko 19:30ean, barriz, jantza-erakustaldia izango da eta bertan, Getxo Kirolak-ek eta San Nikolas ikastoleak atondutako ikastaroetako ikasleek eta akademia honeek parte hartuko dabe: Ana Lararen Jantza Estudioa, Romoko Carmen Veraren Jantza Estudioa, Dantzarte, Areetako Flamenko Eskolea, Utopian eta Estudio Danco.

Ordu eta erdiz estilo anitzeko koreografiak eskainiko dira, esaterako: flamenkoa, klakea, jantza garaikidea, jantza modernoa, urban jantzak, neoklasikoa, lirikoa eta lindy hopa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu