Expodistritoren urteko bigarren hiruhilekorako programea abian

Bizkaie! 2018-04-12 10:58   Kulturea

Zikloak sei pintura, marrazki eta argazki erakusketa barri eskainiko ditu.

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskaintzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekorako programea inaugurauko dau bihar, apirilaren 13an.

Oraingo honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Errekalde, Bolsa eta Abandoko (kokaleku barria, Elkano, 20) udaltegietara hurreratzen diranek askotariko adierazpen-estilo eta teknikak erabilten dituen bost artistaren pinturak ikusi ahal izango ditue.

Expodistrito programea Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak uriaren erdialdetik atera eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz,  baita jada ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be.

Erakusketa bakotxaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasoten dauen www.kulturabarrutik.eus webgunean eta 010 telefono zenbakian konsultau daikez.

Bihar inaugurauko dira horreetako hiru erakusketa: San Frantziskoko Udaltegiak, poesia be izango dauen askotariko diziplina lanean bere oihaletan basamortuko koloreak eta materia irudikatuz, Benkhay artista marokoarraren lanen aukeraketea jasoko dau. Erakusketea apirilaren 27ra arte bisitau ahal izango da, eta ondoren Abandoko udaltegira eroango dabe.

Begoñako Udaltegiari jagokonez, jatorriz pertsiarra dan Simin Shahrokhi artistearen lanak erakutsiko dituan pintura erakusketea jasoko dau bihartik aurrera, emakumearen begiradak, batez be. Bilduma hau Bolsa, Errekalde eta Abandoko udaltegietan be egongo da ikusgai, txandaka.

Errekaldeko Udaltegia da hil honetan talde-erakusketea jasoteko aukeratu dan espazioa. Erakusketeak Otxarkoagako Bizitegi Alkartearen zentroetara doazen personek egindako margolanen aukeraketea batzen dau. Izaera aldarrikatzaile eta soziala daben lanak dira, orio teknikea erabiliz, estilo surrealisteagaz, ilusinoa, ahalduntzea, gizarte kritikea, amesak eta desioak irudikatuz. Castaños eta San Frantziskon be ikusi ahal izango da erakusketea.

Maiatzean beste hiru erakusketa zabalduko dira. Murmuros da horreetako bat eta Maite Márquez Peña artistearen orio bildumea jasoko dau, estilo surrealistea erabiliz, sentiduteko era, bizipen personalak, kritikea eta gogoetea ikusleei eskaintzeko ahalegina eginez. Erakusketea maiatzaren 2tik 15era bisitau ahal izango da San Frantziskoko Udaltegian, eta ondoren Abando, Begoña eta San Inazio-Ibarrekolandara eroango dabe.i

Gorago atatu egunetan, Begoñako Udaltegiak Miguel Corderoren marrazki erakusketea jasoko dau. Artista bilbotar autodidaktearen lana ilustrazinoa da, errotulagailuak eta markagailuak erabiliz, izaera abstraktuagaz, baina marrazki batzuk arkatzez be egiten ditu, eta oihal euskarri ganean be marrazten dau.

Hiruhileko honetarako programautako erakusketeak eguneroko bizitzan askotan ikusezin bilakatutako errealidadeak erakusten dituan emakumeei buruzko Kalea Bilbon, emakume arpegiagaz proiektuagaz osotuten dira. Argazki erakusketearen helburua, etxerik bako eta gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dagozan emakumeen errealidadearen ganean sensibilizetea da, baita gai horren inguruan Lagun Artean harrera zentroak egiten dauen lana ezagutarazotea be. Erakusketea San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian egongo da maiatzeko lehen hamabostaldian, eta ondoren Begoña, Bolsa eta Errekaldera eroango dabe.

Expodistritoren barruan programau diran erakusketez gan, Bilboko udaltegiek beste erakusketa bi be jasoko ditue;  lehenengoa, Global Art-ek bultzatutako #Muéstrate SWH, Castañoseko Udaltegian inaugurauko da bihar, eta Wolf-Hirschhorn Sindromeari buruzko hainbat argazki batuko ditu. Bigarrena, barriz, bagilean helduko da Abandoko Udaltegira: Euskal Akuarelagileen Alkarteko tailerretan egindako azken artelanen talde-erakusketea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu