Zekine Turkeriren 'Uda batez Kurdistanen' liburua euskeraz

Bizkaie! 2018-04-11 12:12   Kulturea

Gerardo Markuletak eta Eneko Gartziak itzuli ditue kronikak.

Kristina Berasain liburuaren aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Turkiako Kurdistanen jaiotako Zekine Turkeri kazetariak 2014an egindako bidaia baten istorio txikiak dakarz Uda batez Kurdistanen (Elkar) liburuak. Kristina Berasain Berria egunkariko nazinoarteko arloko kazetaria da eta egilearen laguna be bada. Dinoanez, lan honek aukerea emoten dau kurduak banatuta dagozan lau herrialdeetara bidaia bat egiteko.

Turkeri orain dala lau urte Irakeko Kurdistanera abiatu zan Saddam Hussein presidentearen agintaldia amaitu ostean, herrialde kurduek irabazitako autonomia ikustera, baina Estadu Islamikoen erasoaldiek haren asmoa hankaz gora jarri eben eta horren ordez, gerra frontera hurreratu eta bertan egozan kurduen egoerearen ganean kronikak idazten hasi zan. Istorio txikiak dakarz liburuak, baina kontakizun horreen artean istorio handiak dagoz, autortu dau Berasainek. Turkerik arreta berezia jarri eban emakumen gerrillari kurduakan, euren estereotipoak apurtuz, baina baita euren indarra erakusten be.

Liburuaren egilea 20 urtez ibili da Euskaldunon Egunkaria eta Berriarako kolaborazino lanak egiten eta bere lagun Berasainek berbearen gerrillaritzat jo dau. Lau urte honeetan goitik behera aldatu da egoerea Turkia, Irak eta Siriaren menpeko Kurdistanen, baina gaurkotasuna galtzen ez dauen liburua dala uste dau Berisainek. Itxaropena dakarren liburua da, ganeratu dau.

Uda batez Kurdistanen-eko berbaurrea Urtzi Urrutikoetxea kazetariak idatzi dau eta Gerardo Markuletak eta Eneko Gartzia Barriocanalek euskeratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu