Komikiak eta nobela grafikoak bultzatzeko ekimena

Bizkaie! 2018-04-04 13:18   Kulturea

Eusko Jaurlaritzeak 105.000 euro bideratuko ditu sektore horretara.

Joxean Muñoz sailburuordea, Bingen Zupiria sailburua eta Aitziber Atorrasagasti kulturea sustatzeko zuzendaria (argazkia: Irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri dau komikiak, nobela grafikoak eta marrazkidun liburuak sortzeko aurtengo diru-laguntzino deialdia. Guztira, 105.000 euro bideratuko ditu deialdiaren modalidade bietara: komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu daben ilustrazino-proiektuetarako eta irudidun liburuak egitea helburu daben proiektuetara bideratutakoa.

Kulturea Sustatzeko zuzendaritzeak igaz jarri eban abian deialdi hau, komikigintzearen eta ilustrazinoaren munduan Euskadin egiten dan lan oparoa lagundu eta sustatzeko helburuagaz. 2017an legez, modalidade bi izango dira aurten, eta guztira zazpi diru-laguntzino, bakotxa 15.000 eurokoa:

Modalidade bietan, oinarrizko puntuazinoa gainditu daben hautagaien artean, diru-laguntzinoetako bat, gitxienez, 30 urtetik beherako sortzaile batentzat izango da eta, gitxienez, emakume bat be aukeratuko dabe. Horrezaz gan, puntuazinoen ganerako erespideen artean, nobedade nagusia da ilustrazinoaren kalidade artistikoa igazko deialdian baino gehiago balorauko dabela, Jaurlaritzearen arabera.

Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak diru-laguntzino honeen filosofia azaldu dau: Komikiak, elebarri grafikoak eta irudidun albumak kalean argitaratuta ikustea da helburua. Beraz, ez dira bekak, ezta marrazkilariak euren frogak egiteko laguntzinoak be; lanak irakurleen eskuetara heltzea da asmoa.

Era berean, sailburuordeak nabarmendu dau deialdi honek marrazkilarien lana errazten dauela: Hainbat sortzaile lan bikaina egiten dabiz, eta hareen bidea lagundu egin nahi dogu, arretea marrazkilariaren lanean jarrita. Askotan idazleakaz batera egiten dabe lan, baina merkaduak nekez baloretan dau ahalegin hori.

Kontuak kontu, igazko deialdira 38 proiektu aurkeztu ziran, 22 lehen modalidadera eta 16 bigarrenera. 30 urte edo gitxiagoko sortzaileen eskaera gitxi egon ziran. Hartara, Kultura Saila igazko deialdiagaz pozik geratu bazan be, aurten gazteen proiektu gehiago heltzea nahi dabe. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu