Euskal sortzaileak 'Remover Roma con Santiago' ekimenean

Bizkaie! 2017-10-17 12:52   Kulturea

Kepa Junkera, Josu Okiñena eta Oskar Alegria izan dira Erroman parte hartu daben artistetako batzuk.

Urria eta zemendia bitartean, Remover Roma con Santiago: un cammino di cultura ekitaldia atondu dabe Italiako uriburu Erroman. Bertan Santiago bideak gurutzatzen dituan lurretako artista eta sortzaileak batu nahi izan ditue hilebete bi iraungo dauen kultura programan. Horreen artean hainbat sortzaile euskaldun dagoz. Kepa Junkera da bat, musikariak bertan eskaini eban emonaldia joan dan astean, Etxepare Institutuaren babesagaz.

Bilboko trikitilariagaz batera, Josu Okiñena piano jolea, Oskar Alegria kazetaria, Felipe eta Imanol txalapartariak eta Hasier Larretxea idazlea be izan dira Erroman. Hilaren 25ean, barriz, Dolores Redondok Todo esto te daré liburua aurkeztuko dau uri haretako Cervantes Institutuan.

Remover Roma con Santiago: un cammino di cultura izeneko programazino bereziak Europako Kontseiluak sortutako kultura ibilbidearen 30. urteurrenagaz bat egiten dau eta antolatzaileen artean dagoz Kultura Bulegoa eta Turismo Kontseilaritzea, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu