Martin Bidaurrek ‘Itzulera’ poema liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2017-10-11 09:35   Kulturea

Itu Bandea eta Lekore aldizkariaren sortzaileetako bat da idazlea eta Susa argitaletxeagaz argitaratu dau lehen lana.

Gorka Arrese eta Martin Bidaur liburuaren aurkezpenean (Argazkia: Josetxo Ibazeta - Susa Literaturea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Martin Bidaur Okzitaniako Tolosan jaio zan orain dala 21 urte eta gaur egun Donostian bizi da. Itzulera-n umezarotik gaztarora egindako bidaia poetikoa azaltzen dau. Esperientzia intimo eta personal baten kontaketea egiten deutso irakurleari.

Suizidioa, iges egitearen idea, heriotzea… dira liburuan oso presente dagozan kontzeptuetako batzuk. Bidaurren ustez, idazterakoan bakotxak bere joerak edo obsesinoak ditu eta horreek izan dira bereak. Autortu dauenez, ikuspuntu fatalistea eta depresiboa nagusi da poemetan, ez-izateagazko lilura nerabea. Baina modu berean, azaldu dau kontakizuna ez dala horretan geratzen eta badagoala guztia gainditzeko asmo bat, batez be liburuaren azken ataletan.

Bidaur Itu Bandako sortzaileetako bat da. Taldea 2013an jaio zan euskeraz idazten daben  gazteentzako plazea izateko asmoagaz. Lau fanzine argitaratu zituen, 2015ean Lekore aldizkaria sortu eben arte.

Itu Bandakoetatik lehena izan da Bidaur liburu bat argitaratzen eta dinoanez, kideek asko lagundu deutsie poemak idazterako orduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu