Idazle Eskolan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2017-10-10 10:18   Kulturea

Hilaren 13ra arte egongo da urte biko graduondoan matrikuletako aukerea.

Itziar Gomez, Josemi Uribarren, Tere Irastortza, Pako Aristi eta Igor Arrizabalaga ( Argazkia: Idazketa.com) | Ikusi handiago | Argazki originala

Idazle Eskolearen helburu nagusia edozein lanetan euskeraz idazteko gaitasuna bermatzea da, eta honegaz batera, batez be erdaldunak diran alorretan ereduak sortzea. Euskerea oraindino ohikoa ez dan alorretan, bestalde, erabilgarri egiteko baliabideak eskaini nahi ditu eskoleak eta aldi berean, hizkuntzearen eraginaren ondorioak ezagutzen eta gainditzen lagundu.

Bestalde, euskerearen egoera soziolinguistikoaren eraginez, euskal literaturearen ganean dagoan ezjakintasunari aurre egiteko, arlo honetan sortzen dan edo sortu leikenaren barri emon nahi da.

Askotariko jentea batzen da urtero Idazle Eskolan: kazetariak, abogaduak, irakasleak, bertsolariak... Orain dala hamabost urte sortu eben eta aurten barrikuntza bigaz hasiko da ikasturtea: Alde batetik, banakako tutoretzak egiteko astero ordu bi jarriko ditue eta bestalde, bigarren hiruhilekorako modulo bat atontzen dabiz irakaskuntzan dabilzanentzat beren-beregi sortua.  

Urtero legez, eskolak erdi presentzialak izango dira eta zapatuetan egingo ditue Bergarako UNED-en. Datorren urriaren 21ean ekingo deutsie ikasturteari eta maiatzean amaituko da. Danetara urte biko graduondokoa izango da eta Asmoz Fundazinoaren laguntzinoa jasoten dau.

Ikasturte barrian, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Karmele Jaio, Itziar Gomez, Pako Aristi eta Edorta Jimenez  izango dira irakasleak, besteak beste. Halan da ze, Tere Irastortza Idazle Eskolako zuzendariak aitatu dauenez, idazle konbidadu ugari izan dira urte honeetan guztietan.

Idazle Eskolan izena emoteko epea hilaren 13ra arte egongo da zabalik hemen.

Azken buruan, urriaren 15era arte egongo da Karmele Igartua Sorkuntza Bekan parte hartzeko aukerea.  Aretxabaletako poetea eskolako ikaslea izan zan eta kontua da ze egitasmo honegaz, film laburretako gidoiak idazteko laguntzinoa emongo dabela aurten.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa