Ixone Sadabaren erakusketea Bilboko Rekalde Aretoan
2017-10-10 13:45 KultureaUrtarrilaren 14ra arte bisitau ahal izango da Toki honetan, 138 aldiz.
Goitik behera eraldatu dau Ixone Sadabak Rekalde Aretoko barrualdea, bere instalazino, bideo, argazki eta objektuak ipinteko. Izan be, aretoko hormek gordeten daben historia azaleratzea da artistearen asmoa, bisitariari esperientzia barri bat eskaintzeko. Espazio honetako obrek berba egingo dabe, urteotan batutako istorioak eta erakusketak biziteko, adierazo dau Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, erakusketea aurkezteko ekitaldian.
Aztarnategi baten moduan atondu dau Sadabak Rekalde Aretoa Toki honetan, 138 aldiz erakusketarako, izan be, espazio baten egon diran objektu eta gorputzen arkeologia egitea da autorearen helburua, gaur egungo denporan be badagozan fosil ideologikoak diralakoan.
2018ko urtarrilaren 14ra arte egongo da erakusketea Rekalde Aretoan eta doban sartu leiteke. Ganera, publikoari zuzendutako jarduerak antolatu ditue. Esate baterako, eguenero, arratsaldeko 18:00etan, bisitaldi komentaduak ez eze, asteburu batzuetan umeentzako tailerrak egongo dira. Bestetik, Ixone Sadabak berak gidatutako tailerra zemendiaren 16an izango da.
Ixone Sadaba
Artista bilbotarra Arte Ederretan lizentziau zan 2001ean, EHUn. Madrilen eta New Yorken zabaldu zituan bere ikasketak. Bizkaiko Foru Aldundiaren bekadun izan zan 2003an, baita beste erakunde batzuena be. Hainbat sari irabazi ditu eta, horri esker, bere obrea bertoko eta kanpoko gune entzutetsuetan ikusi ahal izan da. Esaterako, Bilboko Guggenheim Museoan, Artiumen, Torontoko Contemporary Art Museumen eta abar.
2017/10/10 - 2018/01/14
Bilboko Rekalde aretoanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!