Uxue Alberdik ‘Jenisjoplin’ liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2017-10-09 13:16   Kulturea

Idazle eta bertsolariaren laugarren elebarriak Susa argitaletxearen eskutik ikusi dau argia.

Uxue Alberdi Gorka Arrese editoreagaz 'Jenisjoplin' liburuaren aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Nagore Vargas gaztearen istorioa dakar liburuak. Gaztaroa intensidade handiz bizi izan dabenen pasinoagaz burrukan egiten ohituta dago: autoridadearen kontra, benetakotasunaren bila, prisaka maitatzen, indarkeriari artez begitu, arriskuari bildurrik ez… Protagonistea edozertarako prest dago.

Bilbora heldu eta bertan, bere bizitzearen ardatzak izango dira gatazkea, hainbat iraultza eta abentura, eta biolentziaren eta erotikearen artean jokoan jarteko gorputza.

Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen eban sasoiak gozau zituan protagonisteak. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituala, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunakaz, azken bilkura moduko bat atondu dabe, izan be, polizia atzetik dabela igarri dabe eta segurutik atxilotu eta irratia zarratu egingo dabe.

Uxue Alberdik idazten dauen laugarren elebarria da Jenisjoplin. Lehena, Aulki bat elurretan, 2007an ondu eban, handik eta bi urtera Aulki jokoan argitaratu eban eta 2013an, barriz, Euli-giro. Nobelaz gan, ume eta gazteentzako lanak be idatzi izan ditu idazleak. Horreen artean nabarmentzekoa da Besarkada lana, 2015ean plazaratu eban eta urtebete geroago Haur eta Gazte Literatura arloko Euskadi Saria jaso eban.

Elgoibarkoa kazetaritzan lizentziadua da eta bertsolaria be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu