Lanbide Heziketearen Nazinoarteko Jardunaldiak aurkeztu ditue Donostian

Bizkaie! 2017-09-14 11:40   Kulturea

Aurrerantz lemapean, gaur eta bihar egingo ditue ekitaldiak Kursaal Jauregian eta heziketa duala izango dabe ardatz.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Lanbide Heziketearen Nazinoarteko Jardunaldiei hasierea emon deutse gaur, Donostian. Aurrerantz lemapean, gaur eta bihar egingo ditue jardunaldiak Kursaal Jauregian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Europako Batzordeak (AEfA- Ikaskuntzarako Itun Europarraren bidez) antolatuta, eta Euskal Herriak Bruselan dauen Ordezkaritzearen laguntzinoagaz. Ekitaldiak aurten Lanbide Heziketa Duala dau ardatz nagusi.  

Egun bi honeetan, Europako hogei herrialdetatik nahiz Mexiko, Estadu Batuak, Panama eta Indiatik hurreratutako 500 parte-hartzaile baino gehiago batuko dira Donostian. Lanbide Heziketa Dualaren ganeko hainbat esperientzia ezagutuko ditue bertan, erakundeen eremutik batzuk, prestakuntza mueta honetan parte hartzen daben ikasleen zein enpresen ikuspuntutik kontauta beste batzuk. Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak Euskal Herrian ezarritako Lanbide Heziketa Dualaren eredua azalduko dau.

Lanbide Heziketa Dualagaz batera, jardunaldi honeetan beste hainbat gai be jorratuko ditue, ekintzailetzea edo motibazinoa, adibidez. Horrezaz gan, Euskal Herriko Lanbide Heziketeak azken urteotan egin dauen ibilbidea azalduko dabe, batez be, enpresa txiki eta ertainentzako barrikuntza aplikatuan, ikaskuntzako metodologia aktiboetan, garapen jasangarrian edo barrikuntza-errutinetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu