Vanesa Fernandez Guerra ZINEBIko zuzendari barria izango da urtarriletik aurrera

Bizkaie! 2017-07-11 13:19   Kulturea

Ernesto del Rioren lekukoa hartuko dau EHUko Durangoko irakasleak.

Datorren urteko urtarrilaren 1ean hartuko dau Fernandezek Nazinoarteko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiaren ardurea, izan be, orain arte Ernesto del Rio ibili da zuzendari lanetan baina urte honen amaieran erretirauko da, 18 urte karguan egon ondoren.

ZINEBIren historian lehenengoz emakume batek hartuko dau lekukoa: Vanesa Fernandez Guerra Ikus-entzunezkoen Komunikazinoan doktorea da Euskal Herriko Unibersidadean eta bertako Ikus-entzunezkoen Komunikazinoko gradua koordinetan dau gaur egun.

Ganera, ZINEBIgaz lankidetzan ibili izan da film laburrak aukeratzeko batzordean eta film luzeen ZIFF - Zinebi First Film lehiaketan eta Beautiful DOCS zikloan programetan. Jaialdiaren barruan zenbait ziklo zehaztu ditu: Trabajar. Luchar. Resisir eta Zinergentziak15 dira horreetako bi.

Era berean, adituen batzordeetan eta paneletan izan da nazinoarteko jaialdietako pitching saioetan, Work In Progress-etako foroetan eta fikzinoko film luzeen eta dokumentalen proiektuen garapenetan. Ganera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko zinemako eta ikus entzunezkoetarako diru-laguntzinoen zenbait batzordetan ibili izan da aholkulari modura. Epaile be izan da atzerriko hainbat jaialditan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu