Udako Liburutegia zabaldu dau Foru Aldundiak Bilbon
2017-06-26 13:35 KultureaAire zabaleko gune horretan, ume eta familientzako jarduerak antolatuko ditue.
Umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoagaz, oporraldia eta eguraldi ona aprobetxauta, Udako Liburutegia zabaldu dau Bizkaiko Foru Aldundiak; Bilbo erdian, Foru Jauregiaren atzeko Arbieto kalean ipìni dabe aire zabaleko liburutegia.
Bultzatzaileek azaldu dabenez, Udako Liburutegiak aukera bikaina eskaintzen deutsie familiei, irakurketeagaz disfrutetako, baina ohiko liburutegi zarratuetatik kanpo, beste ingurune baten. Liburuak eta bestelako material hezitzaile batzuk dagoz erabiltzaileen eskura. Horrezaz gan, irakurketea bultzatzeko hainbat jarduera eratuko ditue, euskeraz zein gaztelaniaz: Tailerrak, ipuin-kontalariak, jolasak...
Garagarrilaren 28ra arte egongo da zabalik Udako Liburutegia, astelehenetik barikura, jaiegunetan izan ezik, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:30era. Edonor sartu ahal izango da bertan, doban, baina umeak heldu batek lagunduta joan beharko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!