Kirmen Uribe eta Pello Lizarralde dira 2016ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Bizkaie! 2017-03-17 09:50   Kulturea

Akademiakideek Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eta Lizarralderen Elur bustia eleberrien artean hautatu behar dabe sariduna.

Pello Lizarralde | Ikusi handiago | Argazki originala

2016. urteko 111 Akademiaren Saria nori emon erabagiteko 111 Akademiak amaitu barri dau bigarren botazino txandea, zezeilaren 16an martxan jarri eta martiaren 16ra arte zabalik euki dauena. Miren Gorrotxategiren 33 ezkil, Xabier Mendigurenen Alsina, Jose Inazio Basterretxearen Begoñaren itzalpean, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua, Pello Lizarralderen Elur bustia eta Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok izan dira lehian bigarren txanda horretan, lehenengo bueltan boto gehien jaso eben sei obrak, hain zuzen be.

Bigarren bueltan saridun izentetako beharrezkoa dan botoen % 40 irabazi dauen lanik ez da izan, eta beraz, boto gehien jaso daben obra biak aurtengo finalera pasau dira: Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eta Pello Lizarralderen Elur bustia. Obra bi horreen artean hautatu beharko dabe sariduna akademiakideek apirilaren 17ra bitartean.

Gauzak holan dirala, Akademiak, apirilaren amaieran emongo dau ezagutzera 2016ko 111 Akademiaren Saria, eta sari banaketea maiatzaren hasieran egitea espero da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu