Bieter Katedrako 2017ko programea abian jarriko da egunotan

Bizkaie! 2017-03-03 10:54   Kulturea

Katedreak Boiseko alkatearen, David H. Bieterren, euskal lurraldetik kanpo euskeraz dakien alkate bakarraren, amaren izena daroa, euskal kultureagaz izandako konpromisoagaitik eta komunidadean jokatutako zereginagaitik.

Etxepare Euskal Institutuak Boise State University-n dauen Eloise Garmendia Bieter katedrako programea martiaren 4an eta 11n jarriko da abian. EHUko errektore kargua itxi eta PuntuEUS Fundazinoaren presidentetzea hartu barri dauen Iñaki Goirizelaia izango da aurtengo eskolak eskaintzeko arduraduna, euskal diaspora zabalena batzen dauen uriko 35 ikasleri.

Ikastaroak 40 urteko diktadurearen ostean euskaldunek beren nortasuna berrindartzeko egin daben lanean sakonduko dau. Estadu politikoa sortzeko proiektuak ekarri eban hezkuntza sistema arrakastatsu eta egitura publiko barritzailea sortzea Europako testuinguruaren barruan, eta hain zuzen be horrezaz egingo dau berba Goirizelaiak.

Ganera, martiaren 8an katedrearen edegiera ekitaldian, Boise State Choir eta Boise Basque Choir koroek euskal kantuen emonaldia eskaini, eta jarraian argazki erakusketea inaugurauko dabe: Barne indarra: euskal emakume etorkinen erretratuak.

2015eko garagarrilean sinatu eben Eloise Garmendia Bieter katedrea abiarazo eban hitzarmena. Urtero irakasle desbardina konbidatzen dauen katedrearen oinarriak finkatzen ditu hitzarmen horrek, euskerea eta euskal kultureagaz hartu-emonak dituen gaien irakaskuntzea eta ikerkuntzea bultzatzeko asmoz.

Katedreak Boiseko alkatearen, David H. Bieterren, euskal lurraldetik kanpo euskerea dakien alkate bakarraren, amaren izena daroa, euskal kultureagazko izandako konpromisoagaitik eta komunidadean jokatutako zereginagaitik. Katedra barri honek euskerea eta euskal kulturearen irakaskuntzea indartzen dau Boise State University-n, Boise uriko erdigune garrantzitsuaren testuinguruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu