Euskal Argazkilari Sortubarrien II. Lehiaketarako deialdia egin dau Baffest-ek

Bizkaie! 2017-03-03 09:53   Kulturea

Aurten, bagilaren 1etik 21ra egingo dan Baffest 2017ko Lehiaketa atalean erakutsiko dira proposamen onenak.

Barakaldoko Udalak eta Fotopop etxeak egin dabe Euskal Argazkilari Sortubarrien II. Lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko deialdia, Euskadin jaio nahiz bizi diran emakumeei zuzendua. II. Barakaldo Foto Festival Baffest ekimenaren barruan sartuta dago lehiaketea, eta datorren bagilaren 1etik 21ra egingo da.

Argazkiak eta kultureak bat egiten dabe Baffest-en. Aurten, barriro be jarriko dau ekimenak Barakaldo kultur mapan, hitzaldi, lantegi, kalean egingo diran formatu handiko erakusketa eta edonori zuzendutako jarduera ugarigaz. Kultura eta Euskera Arloko zinegotzi Nerea Canterok adierazo dau Barakaldok kalidadezko kultur programa baten alde egin dauela apustu, uriak ohikoa ez dan arlo erakargarri batean, kalean, hain zuzen be, kulturaz gozau daian. Aparteko ibilbideak programearen barruan dago sartuta aurtengoa: Europak finantzautako egitasmo honetan, Udalak beste euskal uri batzuekaz bai eta uri frantziar eta katalanakaz batera hartzen dau parte.

Lehiaketeak argazki-sormena bultzatu eta agirian jartea dau helburu. Euskadin jaio edo bizi diran egile adinez nagusiak emon leikie izena, beren ibilbide artistiko eta profesionala finkatua ez baldin badabe. Hamar argazki garaikide bialdu beharko ditue, edo, bestela, obrea azaltzeko testua erantsirik dauen dokumental bat eta biografia bat. Lanak onartzeko azken eguna, 2017ko martiaren 30a da.

Argazkilaritzearen arloko profesionalez osotutako epaimahai batek 5 argazki aukeratuko ditu, eta horreek hartuko dabe parte lehiaketearen azken fasean, beren lanak kalean erakutsiz. Irabazleak Baffest 2018n hartuko dau parte, atal nagusiko argazkilari konbidadu legez.

Fotopopeko David De Harok ohartarazo dau oso aukera egokia dala nork bere burua aditzera emoteko eta lanak erakusteko. Baffest-ek egile sortubarrien plataforma izan nahiko leuke. Hemen irakur daitekez oinarriak.

Barakaldoko Udalak sustatutako Baffest uri-jaialdiak 6 gunetan ikusgai jarriko ditu zortzi emakume argazkilariren lanak, bi ataletan banatuta: atal nagusia eta lehiaketa atala. Aurten, 2016an irabazi eban Helena Goñiren obrea izango da atal nagusian:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu