'Port Art' erakusketa ibiltaria Getxora helduko da

Bizkaie! 2014-07-07 17:26   Kulturea

Bilboko Portuaren historia, jarduerea, garrantzia ekonomikoa eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriakaz izan dituan hartu-emonak gizarteari erakustearren, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazinoak Port Art erakusketa ibiltaria ekarriko dabe Getxora.

Bilboko Portuaren historia, jarduerea, garrantzia ekonomikoa eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriakaz izan dituan hartu-emonak gizarteari erakustearren, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazinoak Port Art erakusketa ibiltaria ekarriko dabe Getxora. 1950eko hamarkadearen amaieran sortutako mobimentu artistikoan inspirautako erakusketa hau 20 oineko (sei metro luzeko) sei edukiontzitan banatuta dago, eta edukiontzi horreen kanpoko zein barruko dekorazinoa pop artisten lanean inspirauta dago. Erakusketea garagarrilaren 9tik, eguaztenetik, hilaren 13ra bisitau ahal izango da, Areetako Geltokiko plazan, lan egunetan, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara; zapatu eta domekatan, barriz, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.

Lehenengo edukiontzia Roy Lichtensteinen lanean girotuta dago, eta Bilboko Portuari buruzko informazino orokorra eskaintzen dau. Bigarrenak Jasper Johns artistearen ondarearen eragina dauka, eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriakaz izan dituan hartu-emon historikoak jorratzen ditu, kasu honetan Getxo. Hirugarrenak Frank Stella artistea dakar gogora, eta Portuak munduagaz izan dauen loturea erakusten adu. Laugarrena Andy Warholi eskainita dago, eta Portuaren ingurumen-politikea dau ardatz. Bosgarrenak James Rosenquisten sorkuntza-lanen zertzeladak ditu, eta konsignazinoaren, zamaketearen eta itsas garraioaren zerbitzuak erakusten ditu. Seigarrenak, barriz, Jackson Pollocken estiloa dau iturri, eta kaietan zehar garraiatzen diran hainbat salgai-mueta ditu ikusgai; esangura horretan, edukiontzia, itsas munduko objekturik ezagunenetako bat, erakusketa-gune bilakatzen da, eta Bilboko Portuaren jarduerea erakusten dau modu originalean.


Pop Artetik Bilboko Port Artera

Pop artea (Pop Art) XX. mendearen erdialdeko mobimentu artistiko garrantzitsu bat izan zan, eta komunikabideetatik (publizidade-iragarkietatik, komikietatik, objektu kultural mundutarretatik) eta zinematik hartutako kultura herrikoiaren irudiak erabilteagaitik da ezaguna. Pop arteak eguneroko gauzak erabilten ditu sorkuntzan, eta gizartearen sektore handi bati hurrreratzen deutsoz.

Port Art erakusketeak albiste izan nahi dau berez, eta, aldi berean, dinamikoa eta erakargarria izan nahi dau balio positiboak, hurrekoak eta gaur egungoak transmitiduteko. Horretarako, hizkuntza bisuala, ukigarria eta partaidetzazkoa erabilten dau, ikusle guztiakana heltzeko asmoz. Edukiontzien barruan dago kokatuta, elementu horreek sinbolikoak baitira portuko jarduereari jagokonez.

Erakusketea ibiltaria da, eta bost egun emongo ditu (eguaztenetik domekara) itsasadarraren ertzeko bederatzi udalerrietako bakotxean. Sei edukiontzietatik bostek eduki bera izango dabe udalerri guztietan; seigarrenak, barriz, gaia aldatuko dau dagoan udalerriaren errealidadera eta historiara egokitzeko. Bilbon egon zan ikusgai lehenengo (maiatzaren 27tik bagilaren 1era) eta ondoren, erakusketea Barakaldotik, Erandiotik, Sestaotik, Santurtzitik eta Leioatik igaro da. Getxotik pasau ondoren, Portugaletera (garagarrilaren 16tik 20ra), eta, azkenik, Zierbenara (garagarrilaren 23tik 27ra) abiatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu