Ana Maria Matute idazlea hil da

Bizkaie! 2014-06-25 15:36   Kulturea

88 urte zituan Ana Maria Matute Ausejok, Nobel sarirako hautagai izandakoak, eta Espainiako literatura sari handi gehienak irabazi zituanak. Demonios familiares nobela barria idazten egoan.

88 urte zituan Ana Maria Matute Ausejok, Nobel sarirako hautagai izandakoak, eta Espainiako literatura sari handi gehienak irabazi zituanak. Demonios familiares nobela barria idazten egoan.

Bartzelonan jaio zan, 1925eko garagarrilaren 26an, familia burges eta konserbadorean. Hamazazpi urte besterik ez zituala idatzi eban bere lehenengo eleberria, Pequeño teatro, eta horregaz irabazi eban Planeta Saria 1954an. Aurrerago jaso zituan Espainiako Literatura Sari Nazionala eta Cervantes saria. Espainiako Errege Akademian onartutako hirugarren emakumezkoa izan zan.

1936ko gerrea umeen ikuspuntutik azaldu eban Matutek. Eta Erdi Aroa be behin baino gehiagotan agiri da bere liburuetan. Los hijos muertos eta Olvidado Rey Gudu liburu esanguratsuak idatzi zituan. Hainbat trilogia argitaratu zituan, Primera memoria, Los soldados lloran de noche eta La trampa liburuek osotutako Los Mercaderes, berbarako. Danetara, 30 bat libur kaleratu zituan.

Bilboko Liburu Azokeak Kritika Saria emon eutson Matuteri, 2011n. Orduan esandakoak irakurri gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu