Burdinezko eskulturen erakusketa batek ateak zabaldu ditu Euskadiko Biodibersidade Zentroan

Bizkaie! 2014-04-07 13:06   Kulturea

Busturiko Madariaga Torretxean dagoan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen dauen Euskadiko Biodibersidade Zentroan Ugaritzen dire izakiak aldi baterako erakusketea zabaldu dabe; Jose Azul burdin eskultore aragoiarra da egilea, eta hegazti, arrain, intsektu edo eboluzinoan eta mobimentuan dagozan dekorazino elementuek osotzen dabe.

Busturiko Madariaga Torretxean dagoan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen dauen Euskadiko Biodibersidade Zentroan Ugaritzen dire izakiak aldi baterako erakusketea zabaldu dabe; Jose Azul burdin eskultore aragoiarra da egilea, eta hegazti, arrain, intsektu edo eboluzinoan eta mobimentuan dagozan dekorazino elementuek osotzen dabe.

Beti egiten dot aurretiko diseinu bat, eta ondoren burdinezko pieza birziklatuak hartu, aldamioetako tutuak, josteko makinak, gasolina bidoiak, eta batzuetan ibai eta zelaietako harriak gehitzen dodaz, dino Jose Azulek.

Intsektuek, konposaketa erakargarriek eta oso desbardinak diran animaliek bizitza hartzen dabe egilearen buruan, elementu metalikoz osotutako konbinazinoei esker. Izan be, elementu horreek soltean, izandakoaren eredu dira oraindino be, baina alkartzean, sutegiko lanaren ondorioz, mailuaren kolpeen bitartez eta lotura ugariren bidez, amesen mundukoak emoten daben sentsazinoak jasoten ditu bisitariak.

Euskadiko Biodibersidade Zentrotik azaldu dabenez, Jose Azulen ibilbide artistikoa burdin lanagaz lotutako enpresa batean hasi zan komertzial moduan. Apurka-apurka, bere bizitza motibetan ebenak txinpartak, burdinaren beroa eta maitasunez lantzean metalak hartzen dituan forma desbardinak zirala konturatu zan.

Hori dala eta, Burbaguenako (Aragoi) bere tailerrean elementu naturalak nahasten hasi zan, hazurrak edo harriak burdin metalagaz, eta nekazaritzako lanabesek eta erreminta zaharrek, ondo landu ezkero, figura eta animalia desbardinak gordeten dituela jaubetu zan. Orduan, erabilteko moduan ez dagozan traktore zaharrak lantzen hasi zan, eta neurri handiko intsektuak, baleak eta lore erraldoiak birsortzen hasi zan.

Holan ba, Jose Azulen Ugaritzen diren izakiak bagilaren 30era arte egongo da ikusgai Euskadiko Biodibersidade Zentroan, eta sarrerea doban izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu