Uria protagonista, Koldo Izagirreren 'Parisen bizi naiz' poema liburuan

Bizkaie! 2013-11-05 09:18   Kulturea

Koldo Izagirreren zortzigarren poema liburua da Parisen bizi naiz (Susa). Uria eta poetea dira liburu ardatz nagusiak, eta tartean beste hartu-emon batzuk be agiri dira, uria eta biztanleak, uria eta kulturea, uria eta memoria, uria eta urigintzea, uria eta hizkuntzea, eta abar.

Uria da neurri handi baten Parisen bizi naiz liburuko protagonistea, Donostia. Eta uriaz berbetan dagoala munduaz be badabil idazle gipuzkoarra. Uria ikuspegi askotatik jorratzen dau Izagirrek, uriaren ezaugarri batzukaz kritiko agiri da, berbarako, Donostian urigintza arloan hartundako erabagi askogaz. Uriak eskualdeko ganerako herriekaz daukan jokabidea be berbagai dau poeteak.

Euskal idazle eta euskaltzale ugariren topagunea be izan da Donostia, Izagirreren eretxiz. Halanda ze, hainbat poeta eta euskatzale aitatzen ditu poemetan, tartean, Ibon Sarasola, Bilintx, Mikel Laboa eta Txillardegi.

Prentsa idatzian argitaratutako sei eretxi artikulu gehitu deutsoz olerki bildumeari, Euskaldunon Egunkaria-n, Berria-n eta Argia-n idatzitako testuak, hain zuzen be. Artikuluok loturea daukie poemen gaiagaz, horregaitik sartu ditu liburuan, egileak berak aurkezpenean azaldu dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu