'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urritik aurrera, Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2013-09-18 13:01   Kulturea

Bilboko Alondigeak Guerrilla Girls 1985-2013 artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakoa edegiko dau urriaren 3an. 1960ko hamarkadan sortutako arte feministearen mobimentuko ahots garrantzitsua da AEBetako taldea. Erakusketea 2014ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.

Bilboko Alondigeak Guerrilla Girls 1985-2013 artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakoa edegiko dau urriaren 3an. 1960ko hamarkadan sortutako arte feministearen mobimentuko ahots garrantzitsua da AEBetako taldea. Erakusketea 2014ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai. Sarrerea doban izango da.

1985tik gaur egunera arte sortutako proiektu guztiak jasoko ditu Alondigueak. Artearen arloko sexu desberdintasunaren egiturea eta garaiz kanpoko kontzeptuzko oinarrien bidebakobekeria agirian itxi dau Guerrilla Girls-ek.

Artearen munduaren kontzientzia da euren lana, artean edo beste edozein arlotan emakumezkoek jasaten daben mendekotasun egoerearen salaketearen nazinoarteko erreferentzia bihurtu da.

Emakumezkoek artean beteten daben lekua politika, enpresa eta beste arlo batzuetakoekaz alderatu dabe, eta zalantzan ipini dabe artea gizartearen abangoardia danik. Artearen mundua kontserbadorea eta sexismoaren gotorleku dala dinoe.

Diseinu grafikoa erabiliz, taldearen jardueren zabalpen nabarmena lortu dabe: galerietako ateetan posterrak ipini ditue, musoeetan ekintzak egin eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu